Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-04-2016




Korrika egiteko denborarik gabe? Berehalako ideiak korrikalarientzako!

Korrika egiteko denborarik gabe? Berehalako ideiak korrikalarientzako!

ITURRIA: Sportlife
Entrenamendu espres bat korrika egiteko libre geratzen zaizkizun 25 minutuak ahalik eta gehien aprobetxa ditzazun. 

Zerbait beti da ezer ez baino gehiago. Urtean zehar korrika egin baduzu ez ezazu utzi denbora faltak zure sasoian eragin dezan. Eginbeharrez betetako egunetan ere, badaude egin ahalko dituzun entrenamenduak, onura handiak dakartzatenak. Hemen dituzu hainbat ideia:

01/ 25 minututan bakarrik
Beroketa ariketa modura 3 minutu trosta arinean  aritu, 5 minutu trosta azkarragoan eta jarraian zure erosotasun zonaren gainetik 15 minutu egin itzazu, indartsu arnastuz. Hoztu 2 minutuko trosta oso arinean. 

02/ Proba ezazu "milki-a"
1.500 metro besterik ez? Bai, denak balio du mugitzen zaren bitartean. Berotu 5 minutu progresioan eta korrika egin 1,5 km (markatutako eremu batean edo zure GPS erlojua erabiliz) mantendu dezakezun erritmo maximoan. "Hozteak" 10 minutukoa izan behar du, arinean. Gero ondo luzatu etxean.

03/ Indarra "compact" bertsioan
Aukera itzazu korrikalarientzat indarra lantzeko 6 ariketa eta lot itzazu binaka atsedenik gabe, bakoitza 8 eta 12 errepikapen bitartean eginez, atseden hartu minutu batez eta jarraitu binaka lotzen. Adibidez:
-Beso-flexioak + Uzkurdura abdominalak
-Eserialdiak + Trizepsak ahulki gainean edo eserlekuan
-Zangokadak + Plantxak

04/ Igogailurik gabe
Igo eta jaitsi eskailerak 20 minutuz, serie txikiak eginez oso azkar igoz. Jaistean errekuperatuko zara.
Dopin naturala: potentzia maximoa zure irabiakiarentzat. 
Zure irabiakia eraginkorragoa izan dadin trikimailua emango dizugu, dopin naturala!

Gehiago itzuli