Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-04-2016




Txarra al da haurrek pisua altxatzea?

Txarra al da haurrek pisua altxatzea?

ITURRIA: Sportlife
Askotan entzun dugu, baina, ba al du zentzurik? Egia da haurrek ezin dutela pisurik altxatu beren garapena aldatzen duelako? 

Haurrek pisuak ezin dituztela ukitu aspertu arte entzun dut, garapena aldatzen dutela esaten baitute. Hala ere, ez nago horren ziur horretaz, uste dut haurrek pisuak altxatzea helduek altxatzea bezain txarra dela, gaizki egiten bada, besterik ez. Zuen iritzia eman ahal didazue, mesedez? 

Erantzuna lortzeko Gorputz Hezkuntza Zientzietan doktorea eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan INEFeko irakaslea den Jesús Rivillarekin jarri gara harremanetan. Berriki egindako irrati programa batean antzeko galdera bati erantzun zion, hain zuzen ere.

"Egia esan zentzurik gabeko mitoa da, eta antzinako Errusiako kirolari olinpikoetatik dator. Bereziki txikiak eta gihartsuak ziren, baina eragin handiagoa zuten dopatzeko erabiltzen zituzten substantziek beren entrenamendu programak baino. Gaur egungo gizartean egoera horrek ez du zerikusirik errealitatearekin, ikerketa asko daude umeetan indar programei buruz, eta ebidentziak beste aldetik doaz, hain justu: pisuekin lan egiteak garapena sustatzen du, hau da, zure haurra hazteko ahalmen guztia izatera iritsiko da entrenamendu egoki bat egiten badu pisuekin. Gimnasiora joategatik haur bat motela eta koordinazio gutxikoa bihurtzea edo bere garapena etetea, edo gehiegizko muskulatura hartzea, gezurra da. Baztertu beharreko ideia da, indar entrenamendu on batek osasun gehiago ematen dio haurrari, garapen fisiko eta intelektual hobeaz gain, betiere modu egokian egiten bada. 

Lesioak ekiditeko garrantzitsuena da ariketa ondo egitea eta pisua egokia izatea, helduentzako izan edo haurrentzako. Ariketa agintzen duen pertsonak formakuntza bikaina izan behar du, haurrari azaltzen dion teknika egokia izan dadin, eta oso garrantzitsua da dosia deitzen dioguna, azken finean ariketa botika ahaltsua delako. Botika guztiak bezala, dosiaren arabera oso onuragarria edo kaltegarria izan daiteke.

Oraindik gauza irrazionalak daude haurren kirol entrenamenduan, adibidez, ohikoa da haurrek beso-flexioak egitea beren kirol prestakuntzan, eta arrunki onartua da. Haatik, badirudi debekatuta dagoela haurrek egitea bankuan pisua altxatzea gimnasioan, ia gauza bera dena. Imajina ezazu gehiegizko pisua duen haur batek beso-flexioak egiten dituela, gerta daiteke dosia desegokia izatea gehiegi delako. Alabaina, sorbalda eta besoen mugimendu bera gimnasioan makina edo pisu batzuekin haur hipotetiko honen indar mailarentzako dosi idealarekin egin daiteke. Askoz ere egokiagoa da.
Era berean, tradizionalki haurretan ez dira gihar eta artikulazio estres maila handiko keinuak mugatzen jaurtiketa eta jauzi anitzetatik datozenak bezala, pliometria izenekoa. Eta, hala ere, ezabatu beharrean ezta gutxiago ere, bai lesioak ekiditeko lesioak saihesteko beren dosia kontrolatzea beharrezkoa dela. Errepikapen gutxi beharko lirateke, atsedenaldi zabal samarrekin, eragin positibo bat sor dezaten. Oso gutxitan pentsatzen du entrenatzaile batek zenbat jauzi egin behar dituen haur batek bere entrenamenduan, eta pentsatu beharko luke".

Gehiago itzuli