Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-05-2016




Asko dutxatzea txarra ote?

Asko dutxatzea txarra ote?

ITURRIA: Sportlife
Onar dezagun. Batzuetan goiz eta arratsalde entrenatzen dugu eta eguneko bi dutxa “tokatzen” zaizkigu. Txarra al da larruazalarentzat asko dutxatzea? 

Gimnasioa, igerilekua, korrika egitera ateratzea...ziur badirela dutxa bat edo bi baino gehiago hartzen dituzunak. Jakin ezazu orduan, bi dutxatik gora onura baino kaltea ekar diezaiokeela zure larruazalari eta dermatitisa, lehortasuna,  zahia eta onddoengatiko infekzioetarako zaurgarritasun handiagoa izan dezakezula, larruazala babesten duen pH azidoa ezabatzen duzu eta

  • 01/ Ez eman 5 minutu baino gehiago dutxa azpian.
  • 02/ Larruazalarentzat xaboi espezifikoak erabili eta baztertu usain usain sendoa dutenak edo usain-kengarriak, larruazalarentzat erasokorrak izan ohi direnak. 
  • 03/ Ez ezazu ilea astean hriutan baino gehiago garbitu. Gehiagotan garbitu behar baduzu edo igeriketa egiten baduzu, bilatu xanpu leun bat, osagarri naturalekin edo haurtxoentzat berezia. 
  • 04/ Egunero dutxatzen bazara, larruazala garbia izango duzu, beraz, bigarren dutxarekin izerdia eta usain txarra besterik ez dituzu ezabatu behar. Erabili ura eta esponja eta e zapar gehiegi erabili,  gehienez jota xaboi apur bat. Ez duzu hainbesteko garbiketarik behar.
  • 05/ Ur beroarekin hasi, poroak garbitzeko eta ur hotzarekin bukatu larruazala zuzpertzeko eta aldi berean hotzeria sahiesteko.
  • 06/ Larruazal hezearen gainean esentzi-olio hidratatzaileak eman, hezetasuna eta azalaren hidratazioa babesteko.
  • 07/ Erabili azalaren geruza hidrolipidikoa birsortzen eta elikatzen duten krema hidratatzaileak.  Aloea, kamamila-aterakinak eta oloa dutenak gomendatzen dizkizugu.

Gehiago itzuli