Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-05-2016




Iraupen bakoitzari, bere elikadura

Iraupen bakoitzari, bere elikadura

ITURRIA: Sportlife
Ez da berdina 40 minutuko errodajea edo 60koa eta horregatik, ez zenituzke elikagai berdinak hartu behar, ez atera aurretik ez bukatutakoan ere. Entrenamendu ondoren nola elikatu argitzen dizugu. 

Trosta motza edo errodaje luzea?
Ez da berdina 45 minutuz korrika egitera ateratzea edo 90 minutuko errodajea egitea, horregatik ez zenituzke elikagai berdinak hartu behar ez atera aurretik ezta bukatzean errekuperatzeko ere, kasu bakoitzean. Kaloria gehiago eman behar dituzu eta osaketa ezberdinaz eman ditzakezu. 

45 eta 60 minutu arteko kirola
AURRETIK……150 eta 200 Kcal artean
•Ogi integral xigortu xerra bat
•50 g almendra pasta
•50 g fruta deshidratatua
ONDOREN…… 400 eta 700 Kcal artean
•200 g izokin
•150 g arroza
•180 g brokoli oliba olio txorrotada batekin

90 minututiko gorako kirola
AURRETIK……200 eta 250 Kcal artean
Egin irabiaki bat osagai hauekin:
•200 ml jogurt naturala
•75 g marrubi
•100 g aza kizkurra
•Platano erdia
•Goilarakada 1 sésamo xigortua
•5 g gurin

ONDOREN…..500 eta 800 Kcal artean
•250 g txahal-haragia plantxan
•Batata handi 1 (aluminio-paperean errea)
•150 g espinaka
•5 g gurin

Gehiago itzuli