Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-05-2016




Txikienentzako mokadu osasungarriak

Txikienentzako mokadu osasungarriak

ITURRIA: Sportlife
Ariketa egin aurretik, bitartean eta ondoren. Txikiak kirolerako prestatu eta ondoren errekuperatzen lagunduko dieten mokadu osasungarrienak berrikusiko ditugu.

Ariketa egin aurretik
Digeritzeko errazak eta asimilazio ertaineko karbohidratoetan aberatsak diren janariak, energiaz beterik iritsi eta gehiegi neka ez daitezen. Adibidez:
• Platano bat jogurt likido batekin.
• Ogi integralezko otarteko txiki bat oliba olioa, tomatea eta urdaiazpiko serranoarekin
• Jogurta eta fruitu lehor eskukada bat.
• Gazta eta irasagar mini-otarteko bat.
• Olo gaileta bat eta 2 txokolate beltz ontza.
• Etxeko bizkotxo zatitxo bat esne baso batekin.

Kirola egin baino apur bat lehenago
Arina eta digeritzeko erraza den zerbait, esaterako, fruta edo eta jogurta. Etxeko irabiatu bat egin dezakezu platano edo sagarrarekin, jogurt likidoa, garagardo legami goilarakada bat eta ezti goilarakada batekin. 

Ariketan zehar
Etxean egindako edari energetiko batek hidratazioa mantentzeko ura, errekuperatzeko bitaminak eta mineralak eta glukosa mailak mantentzen laguntzeko karbohidratoak ematen dizkie. Nahastu hiru baso ur, laranja baten zuku naturala, limoi baten zukua, ezti goilarakada bat, gatz eta bikarbonato apur bat.   

Ariketaren ondoren
Saia zaitez ongi hidratatuta egon dadin. Muskulua elikatzeko momento ona da proteína eta karbohidratoekin. Adibidez: 
• Esne baso bat kakaoarekin eta intxaur eskukada bat.
• Jogur naturala fruitu lehor eskukada batekin eta eztiarekin.
• Mamia marmeladarekin.
• Esne baso bat eztia, oloa eta mahats-pasekin.
• Zuku naturala eta ogi integralezko otartekoa, olioa, tomatea eta urdaiazpikoarekin. 
• Jogurta eta platano irabiakia edo sasoiko beste edozein fruta eta kakao puru goilarakada bat.

Gehiago itzuli