Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2016




Zer gertatzen da gure gorputzarekin korrika egiten hasten garenean?

Zer gertatzen da gure gorputzarekin korrika egiten hasten garenean?

ITURRIA: Sportlife
Ikus ezazu zer gertatzen zaion zure gorputzari zure running entrenamendu planarekin aurrera egiten duzun heinean. 

Korrika egiten hastea ez da inoiz erraza eta segur aski behin baino gehiagotan pentsatuko duzu bertan behera uztea. Izan ezazu pazientzia! Ondoren, korrika egiten hasten zarenean zure gorputz eta buruak igaroko dituen aldiak erakutsiko dizkizugu eta egiaztatuko duzu momentu txar guztiak pasa egiten direla, azkenean eta onurak ugariak direla. 

Lehenengo astea: 
Dena aldapa gora iruditzen zaizu, baina inork ez zuen esan hasierak errazak zirenik. Zure garunak uztea nahi du eta motibazio eta borondate dosi on bat beharko duzu aurrera egiteko. 
Badirudi bihotza bularretik aterako zaizula eta arnasteko agonia sentitzen duzu, baina ez larritu, zure organoek ahalegina jasateko duten prestakuntza gabeziari dagokio. Gainera, kontuan hartu behar dituzu gihar-min beldurgarriak eta beste giharretako oinazeak. 
Estetikari dagokionez, ez duzu inongo aldaketarik sumatuko eta, zoritxarrez, ezta baskulan ere. Pisuaren jaitsiera galdutako likidoengatik izango da, berehala berreskuratu beharko dituzunak.  
 
Lehenengo hilabetea:
Zure errendimendua desiratutakoa izan gabe jarraitzen du, baina segur aski gutxitu egin da agonia sentsazio hori. Hobeto arnas dezakezu eta pultsua ez zaizu ziztu bizian jartzen trostan hasten zarenean.  
Kontuan hartu behar duzu zure hanketan pilatzen den azido laktikoak kolapso muskularra eragiten duela, entrenamenduko erritmoa handitzea eragozten duena.
Bolumen jaitsiera nabarmena sumatuko duzu. Baliteke pisua galdu ez izana, baina ez zaio garrantzia eman behar, kontuan har ezazu orain aktibatzen ari zaren muskulaturak gehiago pisa dezakeela. Arropa lasaiago duzula sentitzen baduzu bide onetik zoaz! 

3 hilabetetara:
Bizitzako beste alor batzuetan zaintzen hasten zara, elikadura kasu. Hobekuntza handi bat sumatzen duzu birika eta bihotz mailan eta zure gibela azido laktikoa hobeto birziklatzen hasi da, bere eraginkortasuna handituz gantzen errekuntzan. Bihotz eta birika mailan izandako hobekuntzari esker, lasterketako erritmoa handitzeko baldintzetan zaude, gorputzeko beste egitura batzuetan minak eragingo dituena, adibidez, giharretan, hezurretan eta tendoietan. Ez bazara kontuz ibiltzen lesio bihur daitezke. 
Maila fisikoari dagokionez, jendea konturatu egingo da, badirudi urte batzuk gaztetu zarela!

6 hilabetetara:
Dagoeneko running-aren menpe egongo zara. Izan ere, deseroso sentituko zara korrika egitera atera ezin zarenean. 
Birika eta bihotz mailako hobekuntzak ez dira hain nabarmenak izango eta modu geldoagoan gertatuko dira, zure entrenamenduen kopurua eta intentsitatea handitzen dituzun heinean. Min artikular horiek desagertu egingo dira, egitura hauek lasterketako inpaktuetara egokituko baitira. 
Indartutako hankak, murriztutako sabela eta gantz galera nabarmena izango dira zure hobekuntzaren “sintoma” nagusiak maila estetikoan.  

Lehenengo urtea:
Konfiantza zure jabe egingo da. Beste pertsona batzuekin korrika egitera atera ahalko duzu eta zure lehen 5 edo 10 kilometroak planteatuko dituzu. 
Bihotz handi eta eraginkor bat duzu odola ponpatzen. Zure pultsazioak atsedenean nabarmen jaitsi dira, baita zure tentsioa ere. Zure muskulu-zuntzetako zeluletako mitokondriak biderkatu egin dira, zure giharren eraginkortasuna hobetuz. 
Nahiz eta asko jan, betiere modu osasuntsu eta orekatuan, zure pisua egonkor mantenduko da.

Gehiago itzuli