Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2016




Zein da ariketa kantitate perfektua?

Zein da ariketa kantitate perfektua?

ITURRIA: Sportlife
Ba al dago denbora mugarik, gaindituz gero ariketak osasuntsu izateari uzten diona? Artikulu honetan zientziak zer dioen aztertuko dugu.

Gizarte modernoak eskatzen digun erritmoa eta aisialdi eskasa dela eta, eraginkorra izan behar da eta ondo organizatu. Interesgarria da osasunean onuraren bat nabaritzeko gutxienez zenbat ariketa egin behar den jakitea . Ariketaren neurketan erabili ohi den unitate estandarra "baliokide metabolikoa"da (MET). Ariketa hori egiteak ekartzen duen kostu energetikoa adierazten du, erreferentzia unitate moduan eserita egotearen kontsumo energetikoa kontuan hartuz. 

Gutxi gorabeherako MET baloreak:
Eserita egotea: 1etik 2ra MET
Oinez ibiltzea: 2tik 3ra MET
Intentsitate baxuko gimnasia: 3,5 MET
Bizikleta: 4tik 6ra MET
Korrika egitea: 6tik 8ra MET
Intentsitate altuko gimnasia, HIIT: 8tik 10era MET

2015ean JAMA Internal Medicine-n(National Cancer Institute) ikerketa bat argitaratu zen, ia hamarkada batean zehar bildutako adin guztietako milioi erdi pertsona baino gehiagoren datuekin, jarduera fisiko -maila desberdinak eta hiltzeko arriskua aztertzen zituena. 
Hiltzeko arriskua hasieratik gutxitzen da, bere minimora iritsiz asteko 22tik 75era MET ordu bitartean, eta berriro handituz balore honen ondoren. 
Bila ezazu egiten duzun ariketa mota (edo antzekoa) aurreko taulan, egiazta ezazu duen MET balorea eta biderka ezazu astean egiten dituzun orduekin. Baiezta ezazu lortutako balorea kokatzen den tartea eta ikus ezazu zein arrisku murrizketari dagokion grafikoan. Adibidez, bizikletan neurrizko abiaduran ibiltzen bazara (4.0 MET) astean 3 ordu, guztira asteko 12 MET ordu egingo dituzu (7.5-15.0 tartean) eta ariketa hori 0,69 (31%) arrisku gutxitzearekin lotzen da. 

Ikerketa honetan bi gauza azpimarra litezke: 

GUTXI EZER EZ BAINO HOBEA DA. HOBE DA EZER, EZER EZ BAINO Nahiz eta normalean gomendatzen dena baino ariketa gutxiago egin (asteko 2,5 ordu neurrizko intentsitatean, 7,5-15 MET ordu tartearekin kointzidituko lukeena),merezi du, 5 ordu MET baino gutxiagorekin ere arriskuaren gutxitzea nabarmena baita. Batik bat intentsitate pixka batekin egiten bada.

ASKO OKERRAGOA IZAN DAITEKE.
Deigarria da gaindituz gero, "ariketa gehiegi" egiteagatik, kirola ondorio negatiboekin lotzen den muga, aurreko ikerketa batzuetan identifikatutakoak baino balore handiagoetan azaltzen baita. Lan honetan arriskua berriz handitzen den tartera iristeko 75 MET orduak gainditu behar dira. Adibidez, asteko 8-10 orduko gimnasia bizia edo running-a. 

Gehiago itzuli