Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2016




Adinaren aurkako 6 elikagai

Adinaren aurkako 6 elikagai

ITURRIA: Sportlife
Zure azalarentzat elikagai onenak, baita zure ilearentzat, azken finean, gazte mantentzeko.

Bizitza osasungarriagoa eramateak, eguraldiaren gora beheretatik babesteak eta ongi elikatzeak egutegia motelarazten laguntzen digute. Ez ahaztu ere “zimurren aurkako elikagai” hauek zure dietan sartzea:
  • Ahuakatea: bere gantz monosaturatu eduki handiari esker, azala hidratatua mantentzen du eta behar dituen mantenugai eta bitaminak xurgatzen laguntzen dio. 
  • Espinakak: propietate antioxidatzaileak ditu duen A vitamina kopuru altuagatik. Honek elastikotasun galera ekiditen laguntzen du. Eta C bitamina ere, kolagenoa produzitzen laguntzen duena eta azaleko zelulen erreparazioaren arduradun nagusia. 
  • Laranjak: C vitamina dute ere eta azala hidratatu izateko lagungarri dira. 
  • Jogurta: heste-flora egoera onean mantentzen laguntzen du, zahartzea atzeratuz “barnetik”. Esnekiek on egiten ez badizute, digestio txar hori zure azalean nabarmendu daitek. Egin aproba laktosarik gabeko produktuekin. 
  • Oloa: duen fibra eta mantenugai eduki altua dela eta, azalararen hezetasun maila kontrolpean izaten laguntzen du. Indize gluzemiko baxua du, beraz, indize gluzemiko altua duten karbohidratoek eragiten duten zimurren bizkortzea eta aknea ekiditen ditu. 
  • Te berdea: elikagai guztien artean antioxidatzaile gehien dituztenetarikoa da, zehazki, polifenolak, erradikal askeek eragindako kalteen aurka borrokatzen laguntzen dutenak eta zahartzearen ondorioak ezeztatu ditzaketenake.

Gehiago itzuli