Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2016




Zertan gara hobeak emakume kirolariak?

Zertan gara hobeak emakume kirolariak?

ITURRIA: Sportlife
Ez gara hain indartsuak, gantza motelago galtzen dugu eta gure errendimendu kardiobaskularra polikiago hobetzen da, baina… ez amore eman! Emakume izateak baditu eta bere abantailak kirola egiterakoan. 

Gero eta gehiago dira mugitzen diren adin guztietako emakumeak, baina oraindik bide luzea dago egiteko. Azken inkesten arabera, Espainian emakumezkoen populazioaren %31-k bakarrik egiten dute kirola maiz (CSD-aren 2010eko Kirol Ohituren Inkestaren datuak). 

Emakumeak komunitate “aktiboan” oraindik gehiago elkartzea beharrezkoa da, baina dagoeneko asko gara. Gehiago elkartze horretan sartzen diren faktoreek lotura komuna dute: kirola egiteak sortarazten duen ongizate sentsazioa. Jarduera errutina hasteko momentuan, osasuna da emakumeek erabiltzen duten arrazoi nagusia, beste batzuentzat “deskonexioa eta lasaitasuna” edo baita lagunekin momentuak partekatzea.
Emakumeen gorputzak dituen ezaugarri zehatzak direla eta, haientzako jarduera batzuk besteak baino aproposagoak dira. Malgutasuna/elastikotasuna, gantzak erretzea, mugimendu artikularra edo gaitasun analitikoa dira jarduera, ariketa edo kirola egokiagoa izatea determinatzen duten ezaugarrietako batzuk. Hemen aurkituko duzu gomendio bakoitzaren zergatia edo lortu daitezkeen emaitzak zergatik izango diren zuretzat oso positiboak. 

"Malguagoak gara"
Artikulazioak osagai ezberdinek eratzen dituzte, besteen artean, hezurrak, muskuluak, tendoiak eta lotailuak. Bere mugikortasuna, osagai hauek guztiek bere burua osatzeko duten ahalmenari loturik dago. Emakumearen kasuan, mugikortasun handiagoa izaten da, elastikotasun handiagoarekin batera (%10), eta estrogenoak dira maila honetan eragin zuzena dutenak. Malgutasunak pisua duen jarduera edo kiroletan, Yoga, gimnasia erritmikoa edo artistikoa, neskak abantailarekin hasten dira.

"Egonkorragoak gara"
Aipatu berri ditugun kirol hauetan, elastikotasuna ez da garrantzia duen bakarra, oreka ere ezinbestekoa da. Gure grabitate-zentroa beherago kokatzen denez, hau da, lurretik gertuago,   egonkortasun handiagoa ematen digu. Hau abantaila da ere patinajea edo eskia bezalako kiroletan. Honi hezurdura arinagoa gehitzen badiogu, lortu daitezkeen abiadurak handiagoak dira.

"Hobeto flotatzen dugu"
Emakumeen gorputzean batik bat gailentzen den beste osagaia gantza da. Gehienbat aldaka eta izterretan banatzen da (estrogenoen eraginagatik). Gantz honek flotagarritasunari lagun diezaioke eta honek, positiboki eragiten du uretan burutzen diren jardueretan, esaterako, igeriketan edo sinkronizatutako igeriketan. Gainera, ikerketa batzuek adierazten dute gorputz dentsitate horrek igerilarietan teknika hobea izan dezaten eragiten duela, uretan irristatze distantzian edo horizontal mantentzeko gaitasunean (Holfelder.B et col).

"Energia baliabide hobeak ditugu proba luzeetan"
Buruhauste bat baino gehiago suerta dezakeen gantz hori, emakumeentzat onura gehiago ditu kirolari dagokionean. Epe luzean energia ekarpena behar den probetan, “erreserba” hori izateak, hasteko, karbohidrato gutxiago kontsumitzea eragiten du, hori gertatzen da “iraupen probetan”. Metabolikoki eraginkortasun handiagoa dago. Bitxia badirudi ere,  
eraginkortasun hori lasterketa erritmora eraman daiteke. Jens Jakob Andersen zientzialariak,131 maratoiren 8 milioi emaitza aztertu zituen 5 urtetan zehar eta emaitzek ondorioztatzen dutenez “emakumeak %18,63 eraginkorragoak dira lasterketa erritmoan”. Dirudienez, hori gure gaitasun analitikoari esker gertatzen da.  

"Pentsamendu analitiko hobea dugu"
Giza garuna, eskuin eta esker hemisferioetan banatzen da, bakoitza bere funtzioekin. Eskuinekoak intuizioa kontrolatzen du eta ezkerrekoak, jarduera arrazionala, bien artean jarduera handiagoa ematen denean, pentsamendu analitikoa indartzen da. Pentsamendu mota honek zenbait diziplinetan parte hartzen du. Adibidez, estrategia bat antolatu behar den horietako bat, erresistentzia-kiroletan edo iraupen luzekoetan gertatzen dena edo kontzentrazioa eskatzen dutenak, borroka-kirolak bezala. 

"Gure gogamena erronketarako prestatuagoa dago"
Begikoa da alderdi fisikoa eta mentala eskutik joan behar direla. Guztia ez da “hain zientifikoa”: gure egunerokotasuna, kirolerako gure entrenamendu onena ere bada. 
Borondateak gure agenda antolatzea ahalbidetzen digu. Lana, bizitza eta familia uztartzeko gogo handiz ahalegintzen gara. Erronka handiak hartzen ditugu eta egin daitezkeenak, gure mugak ezagutzen ditugulako eta erronkak gainditzeko pausu txiki baina sendoak ematen ditu. Estereotipoak hausten ditugu. Gure familia eta seme-alabentzat eredu ona izan nahi dugu. Gureei kirol-balioak kutsatu nahi dizkiegu. Kirola arduraz egiten dugu, oreka bilatuz. Jarduera fisikoan arreta jarri eta deskonektatzea bilatzen dugu, gure momentua da. Emakume kirolariak autoestimua ona du, bere burua maite eta errespetatzen du eta badaki saritzen…
Ados zaude honek (eta gehiagok) kirolari hobea egiten zaituela? 

Gehiago itzuli