Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2016




Osasunez argaltzeko 7 gako

Osasunez argaltzeko 7 gako

ITURRIA: Sportlife
Jarraitu osasuna galdu gabe argaltzeko aholku erraz hauek 

  1. Mugi zaitez gehiago: ez erabili igogailua, zoaz txirringaz lanera, joan oinez supermerkatura gurditxoarekin… egun osoan aktibo mantentzeak kaloria gehiago kentzen ditu kirol biziko aldiak baino (nahiz eta ezinbestekoak diren). 
  2. Erre gantz gehiago: zure entrenamenduan indarrezko ariketa gehiago sartu. Masa muskular gehiago irabazteak kaloria gehiago erretzen ditu, atsedenean izanda ere. Berdin jaten baduzu, gantza galduko duzu. 
  3. Sahiestu dietan jartzea: dieta zorrotzek zure metabolismoa moteltzeaz gain “errebote efektua” izaten dute. Hobe da ohitura osasungarriak hartzea, sakrifizio handia ez direnak, baina betirako mantendu ahal izango dituzunak. Pisua motel galduko duzu, baina ez duzu berriz hartuko. 
  4. Zure otordu guztiak orekatuak izatea: ez da bakarrik eguna amaitzean balantza orekatzea. Zure otordu guztiek, gosaria eta mokaduak ere, proteinak eta barazkiak badituzte, lehenago asetuko zara eta errazagoa izango zaizu egun osoa dieta osasungarri batekin jarraitzea. 
  5. Eman otordu bakoitzari behar duen denbora: Lasai jan eta egitekoan kontzentratu. Telebista ikusi edo lan egiten duzun bitartean jatean baduzu, azkar, gogoa beste zerbaitetan duzula, otordu hori ez duzu asegarri bezala erregistratuko eta beraz, askoz ere lehenago izango zara gose.  
  6. Jan aurretik, pentsa ezazu: askotan ez dugu gose garelako jaten, antsietateagatik baizik. Mokadu bakoitzaren aurretik hausnar ezazu benetan gose zaren ala ez. Horrek ere otordu bakoitzeko asetasun puntura iristean gelditzen lagunduko dizu. 
  7. Baso handi bat ur: amonen trikimailuak funtzionatzen du. Jan baino ordu laurden lehenago ur baso handi bat hartzeak, askoz azkarrago ase sentitzen lagunduko dizu. 

Gehiago itzuli