Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-07-2016




Zerotik korrikalari izatera: gehiago gutxiago da

Zerotik korrikalari izatera: gehiago gutxiago da

ITURRIA: Sportlife
Ba al dakizu zein den korrikalari bezala hobetzeko modurik seguru eta eraginkorrena? Pausuz pausu korrika egitea, aurrez etapak erre gabe. Nola hasi azalduko dizugu. 

Azkenaldian gure hirietako kale eta parkeak korrika dabiltzan jendez beteta daude. Egia da, korrika egitea modan dago eta ni, atleta ohi eta korrikalari moduan,harro sentitzen naiz. Baina egia da baita ere boom honetan guztian pixkanaka sakontzen dugun heinean, bertan modu aktiboan parte hartzen dugunok prestatzen, aholkatzen eta entrenatzen dugun jende horretaz arduradun sentitzen garela.

Konturatzen ari gara arazo handiena dela korrikalariek, ehuneko handi batean, korrikalari herrikoiak herri-lasterkariak izatetik pseudoatletak izatera igaro nahi dutela, eta honek funtsezko arrisku bat dakar.
 
Printzipioz, korrikalari bat lagun batek animatuta hasten da lasterka egiten, gehiegizko kilo horiek galdu nahi dituelako, estresarengatik edo bizitza sedentarioa alde batera utzi eta kirola egiten hasteagatik edo berriz hartzeagatik. Bi aukera ditu, zuzenean korrika egin (akats larria) edo oinez ibili-korrika egin, metodo egokia litzatekeena. Modu honetan, ibili-korrika hasiz eta pixkanaka-pixkanaka progresio on batekin, korrikalaria geroz eta erosoago sentitzen da, forma hartuz, denbora gehiagoz korrika iraunez eta gutxiago nekatuz. Geroz eta gehiago eta hobeto korrika egingo du. Pausuz pausu progresioa jarraitzen du entrenamenduan eta erritmo aldaketak egiten hasten da, errodaje azkarragoak, ikusten du “txitxiak” gutxitzen hasten direla eta egun on batean erabakitzen du herri-lasterketa batean disfrutatzera ateratzea, gozamen bat! Gure hirietako kaleak ixten dituzte egun batez gehien gustatzen zaigun ariketaz disfrutatu ahal izateko, korrika egin! Hona arte dena perfektu.

Egun handia iristen da eta nerbio askorekin, korrikalari-gaia korrikalari herrikoi moduan bataiatzera doa. 5.000, 6.000, 7.000 edo nik ez dakit zenbat korrikalari ondoan dituela ateratzen da, laburbilduz, festa bat, ze polita, gauza harrigarria! Lasai ateratzen da, egunaz disfrutatzen du, jendeaz, kirolaz eta osasunaz, estresa kentzen du, proba amaitzen du eta kaña batzuk hartu eta txuletoi on bat jatera joaten da bere lagunekin eta bikotekidearekin. Oraingoz dena perfektua da. Arazo handiena da korrikalari honek, izen bat jartzeagatik, Paco Fernandez, “43 minutu 10 kilometrotan” deitzera igarotzen dela, lasterketa hori egiten igaro duen denbora, hain zuzen ere.

Herri-lasterkariekin lan egiten dugun entrenatzaileok konturatzen ari gara momentu horretatik aurrera, zoritxarrez, metamorfosi bat hasten dela, korrikalari berri hau gehiegi arduratzen hasten da entrenamenduez, entrenamenduen parametro guztiak eta horien aldakortasunak neurtzeaz, bere bizitza entrenamendura egokitzeaz, entrenamendua bere bizimodura baino, dena zenbatzeaz.

Planteamendu honekin korrika egiteak duen magia eta boterea kentzen ari da eta hori bakarrik izango balitz, ez litzateke hainbesterako izango, baina arazo nagusia hasten da korrikalariak 43 minutu 10 kilometrotan estatus zenbatzaile hori aldatu nahi duenean. Korrikalari berri hori herri-lasterkariekin batek inoiz entrenatu beharko ez lukeen moduan entrenatzen hasten da, hala nola, minarekin korrika egitera atera edo saihestu beharko lituzkeen astakeriak egin. Ez dugu ahaztu behar herri-lasterkariekin garela, ez atleta profesionalak eta ariketa hau kirola-osasuna delakoan kokatuta dagoela, ez kirola-errendimenduan. 

Kirol-jarduera honekin hasten denak oker uste du gero eta gehiago entrenatuz, gero eta gehiago korrika egingo duela. Ideia hau albo batera utzi behar dugu. Atsedena eta entrenamenduaren asimilazioa edozein entrenamendu teoriaren premisa garrantzitsuenetako batzuk dira, are gehiago herri-lasterkariekin hitz egitean.

Batzuetan sakrifikatua izatera irits daitekeen lan batekin, lana, kirola eta familia bateratzeko beharrarekin; horrez gain korrikalari herrikoi honen hasierako egoera fisikoa kontuan hartuz, baliteke oraindik gutxi landutako tonu muskularra izatea, edo korrika sakon baterako ondo prestatu gabeko core eta gorputz biotipo bat izatea, pseudoatletaren ikuspuntu hori arriskutsua izan daiteke. Korrikalari berriak atleta bat bezala entrenatzen tematuta jarraitzen badu, ondorio negatiboak izango dira bere osasun fisiko eta emozionalerako: segur aski porrota iritsiko da, gehiegizko entrenamendu batek, lesio batek edo hain liluragarria den eta hasiera batean estresa kentzeko, forman jartzeko eta naturaz eta lagunez disfrutatzeko balio duen ariketa honen parametro filosofikoak aldatzeagatik eragindako porrota.

Korrikalari asko Forrest Gump efektuan erortzen dira, ez dute kilometroak egin eta egin besterik egiten, 
LEHEN AKATSA. 

Beste korrikalari batzuek bi ordu baino gehiagoko distantzia luzeak egiten dituzte.

BIGARREN AKATSA. Ez dira konturatzen 90-100 minututik aurrera, egiten ari diren bakarra kilometro zaborrak direla, beren lasterketaren biomekanika naturala aldatzen ari dira, aldaka jaisten, 90 minutuetik aurrera euskarriak egiten, batere eraginkorrak ez direnak, baliogabeak ez esateagatik. Argi eduki behar dugu eliteko maratoilariek maratoi baten prestaketaren distantzia luzeena 120-140minutukoa egiten dutela asko jota eta hori izango da luzeena eliteko maratoi- atleta baten plan zehatz batek iraun ohi dituen 12 asteetan. Kontuan hartu behar da ere honelako entrenamendu mota bat astean behin bakarrik egin behar dela. Honi gehitu behar diogu 120 minutu gehienez korrika egiteak higadura oso handia duela maila organikoan. Dudarik gabe ez da hoberena osasunarentzako.

Goazen HIRUGARREN AKATS larriarekin, lasterketan indar eta potentzia ez lantzea. Iraupen-entrenamendu guztiek indarrean eta potentzian oinarritzen dute bere lanaren zati handiena, are gehiago lasterketa handi bati begira. Ez badugu ondo landu, maratoi batean korrika egitean, 32. kilometrotik aurrera gureak egin du, muskularki ezingo baitugu azken 12 kilometro horiekin, maratoia benetan hasten den momentua, hain justu. Bistakoa da, beraz, herri-kirolarien maratoietako entrenamenduen prestaketan arrakastaren gakoa indarra dela, maratoian eta erdi maratoian nahiz 10 km-ko distantzian. 

Lasterketa-entrenamenduen zirrikituetan barneratuz, zaharkitutako ideiak ikusiz eta baztertuz goaz, adibidez, korrika egitearekin soilik hobeto lehia daitekeela. Aurrez azaldu dugun moduan, gaur egungo entrenamendu guztietan izugarrizko garrantzia ematen diegu kanpoko faktoreei korrika egitean. Horiek modu zuzenean nahiz zeharka eragiten dute korrikalariaren hobekuntzan. Artikulu honetan ikusiko dugu entrenamenduaren sistematikak ez duela zerikusirik korrikalari gehienek egin ohi dutenarekin, nola aprobetxa daitezkeen duela urte batzuk existitu zitezkeenik ere amesten ez genituen elementu pilo bat eta, jakina, inork ez zigula esan horiek eginez lasterketan hobetuko genuela. 80. hamarkadan korrikaz kanpo zegoen guztia ia baztertuta geratzen zen atleta baten entrenamendutik. Teoria hori zentzugabea eta okerra zela frogatu da eta gaur egun atleta edo, kasu honetan, korrikalaria guzti bat bezala ikusten dugu eta horren guztiaren barruan bere egoera orokorrean hobetzen saiatzen gara; gero hobeto korrika egin dezan eta lesionatzeko aukera gutxiago izan ditzan eta, jakina, bere korrikalari bizitza luzatzen.
 
Bestalde, kontuan hartu behar dugu gure oinak lurrean talka egiten duen bakoitzean, gure pisua bi eta erdi bider bikoizten dela, hau da, 70 kg-ko pertsonak batek oinkada bat eman eta bere oinak talka egiten duen bakoitzean, 175 kg pisatuko balitu bezala da. Hori saio batean eman ditzakegun oinkada ugariei transferituta, imajina itzazue gure organismoak jasango dituen talka zuzenak. Horregatik da oinarrizkoa organismoaren prestaketa sakon eta oso bat, batik bat korrikalarien kasuan. Zuen buruei galdezka ariko zarete“eta nola has naiteke korrika egiten?" Bada bizitzan dena egiten den moduan, behetik eta oso pixkanaka-pixkanaka. Beti esaldi hau buruan dugula: GUTXIAGO GEHIAGO DA.

Eraikin batek sostengu egoki bat izan dezan kofratzen hasten den moduan, lasterka egitearen oinarria lantzen hasiko gara. Oso zaila da artikulu batean nola egin behar den irudikatzea, korrikalari bakoitza mundu bat baita, ezaugarri berezi batzuekin kasu bakoitzean, baina adibide orokor bat emango dugu irakurleak korrikalari moduan etapa bakoitzari nola aurre egin behar dion  irudika dezan. Demagun inoiz korrika egin ez duen adin ertaineko pertsona bat dela, familia zereginekin eta esfortzu fisiko handirik gabeko lanpostu batekin, gehiegizko pisurik gabe eta korrika egitea mugatzen duten gaixotasunik gabe.

Gehiago itzuli