Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-07-2016




7 arrazoi pultsometroarekin entrenatzeko

7 arrazoi pultsometroarekin entrenatzeko

ITURRIA: Sportlife
Entrenatzera ateratzen zaren bakoitzean pultsometroa tiraderan uzten baduzu, zazpi arrazoi ditugu berriz erabil dezazun.

  • 1. Egindako lanaren intentsitatea etengabe ebaluatzeko aukera ematen du. 
  • 2. Gehiegizko entrenamendua saihesten du: asteko lanaren intentsitatea gehiegizkoa ez izatea eta askotan sentsazio onak kontuan hartuz funtzionatzen dugun indarberritze egunetan eta entrenamendu arinetan benetan dagokiguna egitea ahalbidetzen du. 
  • 3. Entrenamendu eskasia saihesten du: gehiago saiatu behar garenean abisatu egiten du.
  • 4. Txapelketetan esfortzu etengabe bat ahalbidetzen du: abiadura baino adierazgarri hobea da kontrolatzeko, batik bat era askotariko eremu batean edo kanpoko faktoreek abiaduran eragiten duten eremuetan.  
  • 5. Entrenamenduen dibertsio gradua handitzen du. 
  • 6. Gure eboluzioa ebaluatzeko aukera ematen du, idatzizko erregistroaren bidez (datuak distantzia berean konparatuz edo esfortzua hilabete batzuk geroago) edo datuak zure ordenagailuan irauliz. Pultsometro aurreratuenek datuak analizatzen eta estatistikak sortzen dituzten programak eskaintzen dituzte, eta benetako ordenagailu pertsonalak bezala funtzionatzen dute. 
  • 7. Oso tresna motibatzailea da.  
PULTSOMETROAREN ERABILERA ETA ZAINTZA: 
3 GOMENDIO
  • Heze ezazu ur tanta batzuekin larruazalarekin kontaktuan dagoen elektrodoen zatia pultsometroa erabili aurretik. Bihotzaren bultzada elektrikoaren uhinen transmisiorako elektrodoek hezetasun pixka bat behar dute. 
  • Jar zaitez zinta zure entrenamenduaren hasieran hain justu eta kendu berehala bandaren pilaren bizitza erabilgarria handitzeko.  
  • Lehor ezazu banda oihal batekin entrenamendua amaitzen duzunean, pila xahutzen jarrai dezan saihesteko. 
GURE BIHOTZ-MAIZTASUNA ALDA DEZAKETEN FAKTOREAK 
  • Beroa. Bihotzak gehiago lan egin behar du gehiegizko beroa uxatzeko eta pultsazioak igo egiten dira. 
  • Nerbioak. Lehiaketa baten aurretiko momentuetan, pultsazioak izugarri igotzen dira, ia bikoitza izatera arte. 
  • Neke muskularra. Oso zaila da pultsazioak igotzea, muskulaturak bere potentziala gutxitua ikusten baitu eta, ondorioz, odol-eskaera eta pultsazioak txikiagoak dira. 
  • Gehiegizko entrenamendua. Neke orokorreko kasuetan, muskularrarengandik desberdina, atsedeneko pultsazioen handitze bat sortzen da. 
  • Substantzia estimulatzaileen kontsumoak, hala nola, kafea, tea, edari energetikoak, eta abar., nerbio-sistema sinpatikoaren aktibazio bat sortzen du, eta horrek gure pultsazioak ikaragarri handitzea eragiten du, normalean izan ohi ditugunak baino gehiago.
  • Eguneko ordua. Orokorrean, egunaren amaieran, pultsazio altuagoak izan ohi dira kondizio berdinetan. 
  • "Drift kardiakoa". Ikerketa batzuek argudiatzen dute pultsu kardiakoa 5-20 p/min bitartean handitu daitekeela 20-60 minutu bitartean mantendutako lan batean, nahiz eta intentsitatea egonkor mantendu.

Gehiago itzuli