Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-07-2016




Padela biren gauza da! Bikotearekin koordinatzeko gakoak

Padela biren gauza da! Bikotearekin koordinatzeko gakoak

ITURRIA: Sportlife
Norberaren kalitateak ez du ezertarako balio kidea “ulertzen” ez baduzu. Elisabet Amatriainek (Munduko 5.a) eta Sanyo Gutierrezek (Munduko 3.a) bideo bidez gure mugimenduak bat egiten eta gure jokoa hobetzen erakusten digute. 

Padelean, teknika indibidual ona izatea bezain garrantzitsua da zure joko-bikotearekin estrategiak prestatzea. Ekaineko Sport Life zenbakian artikulu oso bat uzten dizuegu talde garaiezina lortzeko gakoekin. Eta kioskoetara iristeko denbora eman eta bere orriak dasta ditzazuen, aurrerapen hau uzten dizuegu bideo-tutorial honekin, non Sanyo Gutiérrez Munduko 3.ak eta Elisabet Amatriain Munduko 5.ak gure jokoa fintzeko gakoak ematen dizkiguten. 

TALDE ONENA
Ezagutu zure bikotea: pertsona bakoitza ezberdina da eta denok ditugu jokatzeko modu ezberdinak egoera beraren aurrean. Padel bikote ona osatzeko batak bestearen jokatzeko modua ezagutu beharko duzue.
 
Estrategiak prestatu: elkar ongi ezagutzen duzuenean, bakoitzaren puntu sendoen arabera estrategiak pentsatu behar dituzue. Garrantzitsua da ere kidearen puntu ahulak ezagutzea, zure puntu sendoekin osatzeko, eta alderantziz.

Komunika zaitez: zer eta nola esaten jakiteak paper oso garrantzitsua jokatzen du taldean. Ez jokoan zehar bakarrik, zelai aldaketan ere bai, irabazten bagoaz kidea motibatuta mantentzeko edo gaizki jokatzen ari bagara behea jotzen ez uzteko.

Ez akatsei erreparatu: jokoan zehar izandako asmatzeak baloratu behar dira, bai gureak bai gure kidearenak. Egun txarra dugula bakarrik ikusten badugu, ez gara inoiz‘zulotik’ aterako eta gure bikotea bada bere mailaren azpitik jokatzen ari dena, etengabe gogorarazi eta aurpegiratzeak, taldearen jokoa gutxituko du
Aurkariak ez bistatik galdu: zure bikotea pilotari ematera doanean, ez berari begira geratu ongi edo gaiki eman dion, aurkariari begiratu! Kideari lehiakideen kokapenari buruzko informazioa ematea oinarrizkoa da hark kolpea nora eta zelaiaren zein aldetara egin jakin dezan.  

Padelean, tenisean ez bezala, bikotearen mugimenduak blokean direla da. Honek zer esan nahi du? Gure bikotea sarera igotzen bada eraso-posizioa hartzeko, guk berarekin igo behar dugu; eta alderantziz, aurkariek pilota atzera botatzen badigute eta defendatzera jaitsi behar bagara, elkarrekin jaitsiko gara. 
Elisabet eta Sanyo bezalako luxuzko bi irakaslerekin bai azkar ikasten dela!

Gehiago itzuli