Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-07-2016




Motibazioa mantentzeko estrategiak

Motibazioa mantentzeko estrategiak

ITURRIA: Sportlife
Mugitzen jarraitzeko gogoek “uda operazioa” baino harago iristea nahi duzu? Adi izan orduan aholku hauei.
 
  • 01/ Bila itzazu zure “kontraitzakiak”. Denok ditugu entrenatzeko orduan atzera egiten diguten aitzakiak. Gure aholkua, aitzaki bakoitzeko “kontraizaki” bat aurreikusia (eta idatzia) izan dezazun da. Adibidez: hotz egiten du/harropa gehiago jantziko dut; bero egiten du/ura eramango dut; nekatuta nago/ ondo etorriko zait haizea hartzea, etab. 
  • 02/ Helburu lorgarriak eratu. Epe motzeko helburu errealistak, zure aurrerapenak egiaztatzea ahalbidetzen dizutenak, zure motibazioa mantentzea lortzeko. 
  • 03/ Zure burua denbora gutxira ebaluatu. Adibidez, neurtu zenbat denbora ematen duzun lehen egunean distantzia bat korrika, igerian edo txirringan egiten. Edo zenbat pisu altxa dezakezun ariketa jakin batean. Hiru hilabetero errepika dezakezu eta nola hobetu duzun egiaztatu. 
  • 04/ Ariketa protagonista den  aisialdi jarduerak  planifikatu. Txangoak, gymkanak… kirolaz gozatu familia sari bezala, ez penitentzia bezala. 
  • 05/ Bilatu talde bat. Lagunekin entrenatzea atsegingarriagoa da eta gainera, dagoeneko geratu bazara… “kontraitzaki” ahaltsua da.
  • 06/ Animatu eta saritu zure burua zure helmugak lortzean. Adibidez, markatu egutegian entrenatzen dituzun egunak, horrela, hilabetero zure lorpenak ospatu eta zure burua saritu ahal izango duzu. 
  • 07/ Partekatu. Familiarekin, lagunekin, sareetan… Ziur animatuko zaituztela eta, gaineera, zuk haiek anima ditzakezu lagun zaitzaten. 
  • 08/ Ongi ekipatu eta egin dibertigarri. Mesede egiten dizun harropa egokia aukeratu, musika eraman, entrenamenduentzako leku erakargarriak bilatu…
  • 09/ Ez izan zure buruarekin gogorregia. Malgua izan, ez zure burua zigortu ez baduzu aurrikusita zenuen ariketa guztia egin. Kirola pisua bada, betebehar irmoa bada, zaila izango da praktikatzen gozatzea. 

Gehiago itzuli