Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-08-2016




Lunbalgia badut,masaje batek mesede egingo dit?

Lunbalgia badut,masaje batek mesede egingo dit?

ITURRIA: Sportlife
Lunbalgia kasuetan onena masaje bat denaren ustea egia da?

Ez dago ebidentziarik manipulazioa gerrialdeko min akutua edo kronikoaren aurkako beste teknikak baino eraginkorragoa denik, beraz, ezin da manipulazioa gomendatu manipulazioa lunbalgia akutua, subakutua edo kronikoa dagoenean. A MAILA

Ez dago ebidentziarik masajearen eraginkortasunaren inguruan gerrialdeko min akutuan. Masajea, bere kabuz, ez da lunbalgia akutuaren aurkako beste tratamendu aktiboak baino eraginkorragoa. Masajeak mina gutxitu eta ahalmen funtzionala gehitzen du min subakutua duten pertsonengan ariketa eta auto-ardurari loturik doanean. Lunbalgia kronikoan ez dago emaitza trinkorik masajea eta tratamendu aktiboak konparatzen direnean. Beraz, berriz ere, ezin da masajea gomendatu lunbalgia akutua, subakutua eta kronikoan. A MAILA.
Orno-manipulazioaren eraginkortasunari buruzko azterlanen emaitzak kontraesankorrak dira. C MAILA

Bestalde, nabarmendu behar dugu lunbalgia akuturako manipulazioa, epe motzean plazebo bezala hartzen diren prozedurak baino eraginkorragoa dela frogatu du, baina ez 6 hilabeteetatik aurrera. Baina frogatu da manipulazioa ez dela eraginkorragoa ezta beste edozein tratamendurik hobetzen ere (lehen mailako arretako medikuaren ohiko tratamendu bezala, analgesikoak, terapia fisikoa, bizkar-ariketak edo bizkar eskolak) B MAILA

Orno-manipulazioaren ondoren deskribaturiko albo-ondorio “larrienen” artean, erasan bertebro- basilarra, hernia diskala eta zaldi-buztan sindromea. “ larritasun gutxiagokoak”, min lokalak, nekea, mina tratatutako zonan eta bertatik urrun.

Beraz, gaur egun ebidentzia zientifikoak ez du funtsez babesten orno-manipulazioa, eta are gutxiago ohikoa ez den eremuetan bere praktika barneratzea.

Gehiago itzuli