Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-08-2016




Yoga, Alemaniako futbol selekzioaren sekretua

Yoga, Alemaniako futbol selekzioaren sekretua

ITURRIA: Sportlife
Ba al zenekien Joachim Low hautatzaile alemaniarrak yoga saioak egiten dituela bere entrenamenduetan?

Alemaniako selekzioko futbolarien ohituren artean ez dira falta partiduen ondoren jokalariei indarberritzen, muskulu ezberdinekin lanean aritu eta burua erlaxatzen laguntzen dieten luzaketak.


Mario Götze, 2014an Argentinaren aurkako finalean Alemaniari munduko titulua eman zion golaren egilea, taldeko jokaliririk leialenetakoa da. Per Mertesacker Arsenaleko defentsak publikoki adierazi du yogarekiko duen pasioa: "Asko laguntzen dit. Mentalki eta fisikoki. Egiten dutenek onura hauek guztiak nabaritzen dituzte", azaldu zuen.

Alemaniako selekzioko jokalariek yoga saioak dituzte egunero lehiaketa garrantzitsu baterako prestaketa kontzentrazioetan zehar eta txapelketak irauten dituen asteetan zehar. Borondatezko saioak dira, ordu erditik hiru ordu laurdenera bitartekoak, Joachim Low entrenatzaileak ere galtzen ez dituenak: "Indarberritze on bat partidu baten ondoren oinarrizkoa da jokalariek beren joku maila mantendu ahal izateko”, gehitu du, duela bi hamarkadetatik yoga egiten duen instruktoreak. 
Nahiz eta yoga gorantz ari den gaur egun, milaka urteko zientzia hau Alemaniako selekzioaren entrenamenduen parte da Jürgen Klinsmann-en garaitik. Jada duela hamarkada bat Alemaniako prentsaren aurreiritziei aurre egin behar izaten zien taldeak.

Eskolak irakasteko hautatua Patrick Broome izan da. Bere helburua kontzentrazioa hobetu eta zelaian emaitzak hobetzea dela baieztatu du. Zalantzarik gabe, badirudi lortzen ari dela.

Gehiago itzuli