Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-09-2016




Gereziak: kirolarientzako super-elikagaia

Gereziak: kirolarientzako super-elikagaia

ITURRIA: Sportlife
Antioxidatzaileetan aberatsa den super-elikagaia da, kaloria gutxikoa, azido folikoan aberatsa eta kirolarientzat hain garrantzitsuak diren mineral asko dituena, potasioa, magnesioa edo burdina. Gereziez ari gara.

Ba al zenekien “antiinflamatorio naturala” direla? Artikulu honetan kirolariarentzako benetako super-elikagai baten ezaugarri guztiak azalduko dizkizugu: gereziak. 

GEREZIEN ONURAK
Jarri zure bizitzan, ia guztia sendatzen dute.
  • ANTIOXIDATZAILE asko dituzte, antozianinak adibidez, ERITASUN KARDIOBASKULARRAK eta MINBIZIA prebenitzen dituzte. 
  • KALORIA gutxi dituzte eta ARGALTZEN laguntzen dute
  • Odoleko glukosa mailak eta DIABETES arriskua jaisten laguntzen dute 
  • Eragin ANTIINFLAMATZAILEA dute hezur, muskulu eta artikulazioetan.  
  • Betakaroteno iturri dira, ZAHARTZEA prebenitu eta AZALA zaintzen dute. 
  • DIGESTIOARI LAGUNTZEN dioten frutak dira, zuntz asko dutenez idorreria ekiditen dute.
  • ENERGIA gehitzen dute, azido foliko asko dute eta A,C, E BITAMINAK eta MINERALAK, adibidez: potasioa, magnesioa, kaltzioa eta burdina.
  • MELATONINA daukate, loa erregulatzen laguntzen duena. 
  • OROIMEN galera prebenitzen dute.
Nola jan?
  • Beti fresko eta sasoikoak, postreko fruta bezala eta ordu artean.
  • Zukuetan, bakarrik edo beste fruta batzuekin, kolorea eta zaporea emango diote eta baraurik hartu behar dira, ohetik altxatzean edo oheratu aurretik.  
  • Gereziak izoztu daitezke, sasoitik kanpora eskura izateko, edo konpota, gelatinak, marmeladak eta beste postre asko prestatzeko ere erabil daitezke.
  • Irabiatuetan ere erabil daitezke, egin berri hartzeko entrenatu ondoren.
Gogor entrenatzen baduzu, har itzazu
Gereziek propietate asko dituzte eta horien artean, bere eragin antiinflamtzaileak oso gomendagarri egiten ditu kirolarientzat, mina prebenitzen, zuntz muskularrak berritzen eta gimnasioan gogor lan egiten duzunean edo intentsitate altuko ariketak, tarteak, serieak, etab. egitean sor daitezkeen muskuluetan kalteak gutxitzen lagun diezazukete. Gereziak flabonoide eta antozianina iturri ona dira eta ariketa egin ondorengo kalteak gutxi ditzakete. Aholku hau Vermont-eko Giza Errendimendu Laborategian (EEBB) burututako ikerlan baten emaitzetan oinarritzen da. 

Gerezi sendabidea
Aprobetxatu gerezien sasoia "detox" sendaketa egiteko. Garbigarriak, diuretikoak eta laxanteak dira. Toxinak modu naturalean kanporatzeko sendabide garbigarri bat, gereziak afaldu eta biharamunean gereziak gosaltzea da. Eta lorik ezin baduzu egin, egin aproba “loaren erronkarekin”, gereziak goizean gosaldu baraurik eta oheratu aurretik ere, 14 egunetan zehar, ikerlan baten arabera hobeto eta gehiago lo egingo duzu goserik pasa gabe. 
Eta errezeta idien bila ari bazara osagai bikain honekin, hemen dituzu batzuk:

GEREZI ETA JOGURT POLOAK
Freskagarriak, gozoak (gehigarririk gabe) eta kaloria gutxikoa, postrerako edo kirola egin ondoren hartzeko askari freskagarri eta antiinflamatzailea.

GEREZI  ETA  JOGURT IZOZKIA
Bi osagaien propietateen konbinaketa bikaina, postre naturala eta krematsua sortzeko, goxoa eta osasungarria. Kirolariak har dezakeen gutizi gozoa!

Gehiago itzuli