Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-10-2016




Loezinari agur! Hobeto lo egiteko 6 gako

Loezinari agur! Hobeto lo egiteko 6 gako

ITURRIA: Sportlife
Sasoi berria, atseden berria! Hemen dituzue hobeto lo egin eta kirolariarentzat zama pisutsua den loezina atzean uzteko 6 gako.

Gauza bat argi dago, “hiltzean egingo dut lo” esaten dutenak hori bera lortzetik gertuago daude ongi atseden hartzen dutenak baino. Baliteke lehenago ez hiltzea, baina zalantzarik gabe kalitate gutxiagorekin eta ahalegin gehiagorekin biziko dira. 

Zer geratzen da gure gorputzean nahikoa atseden hartu gabe entrenatzen dugunean? Eguneroko eta kiroleko ahaleginaren intentsitate eta maiztasunaren arabera, atseden ezak honakoak sor ditzake: muskuluetako mina, gorputz ahulezia, gorputz eta buru errendimendu eza, erreakzio denbora gehitzea, ikusmen lausoa, eguneko logura, zorabioak, migraina akutuak, sistema immunearen ahultzea (hotzeria sendatzea ez lortzea eragin dezake, adibidez), hiperaktibitatea, suminkortasuna, pisua irabazi edo galtzea...

Kirol errendimendua
Bazenekien galdutako lo ordu bakoitzak gure kirol errendimenduaren %3aren jaitsiera eragiten duela balioztatu dela? Eguneko momentu batzuetan, gure kirol errendimendua hobetzen da. 

Heldu batek atseden hartu behar dituen orduak zehaztea faktore askoren mendean dago (jarduera, behar pertsonalak…), baina orokorrean esan genezake eguneko 7 eta 9 ordu artean dagoela ordu kopuru egokia.  

Ia guztioi kosta egiten zaigu denbora aurkitzea, baina ohera iristen zarenean gainera lorik ezin baduzu egin… Hemen dituzu loezina kontrolatzeko 6 trikimailu erraz: 
  • 1. Errutina ona da. Gutxienez lokartzeari dagokionean. Saia zaitez ohera beti ordu berean joaten eta antzeko errituala jarraitzen. Adibidez, esne baso bat, hortzak garbitzea… eta argia itzaltzea. 
  • 2. Zabaldu entrenamenduen arteko denbora. Kirolari askok ez dute entrenatzen bukatu, dutxa hartu eta lo lasai egiten hasteko arazorik. Baina loezina pairatzen baduzu, gutxienez 3 ordu utzi beharko zenituzke ahaleginaren bukaeratik loa hasi arte, zure gorputza erlaxatzea ahalbidetuko dutenak. 
  • 3. Behar dena jatea eta edatea. Ohera goseak edo egarriak bazoaz, ez duzu eroso atseden hartuko. Baina gehiegi jateak digestio pisutsu batera zuzenduko zaitu eta gaueko atsedena eragotziko dizu. Eta gehiegi edateak gauean zehar komuna bisitatzera behartuko zaitu. Saia zaitez gutxienez oheratu baino 2 ordu lehenago afaltzen eta zure beharren arabera hidratatzen. 
  • 4. Erlaxatu ohera joan aurretik. Ez eraman ohera arazo eta kezkak. Deskonektatu lanetik, eman denbora zure zaletasunei, hitz egin zure familiarekin, irakurri liburu bat… eta egin ihes pantaila, tableta edo mugikorrengandik. 
  • 5. Egin ihes  kafea bezalako kitzikagarriei oheratu aurreko orduetan, lo egiterakoan eragiten ez badizute ere, loaren kalitatea gutxitu edo gau erdian esnarazi zaitzakete. 
  • 6. Logela aireztatua mantendu, tenperatura egokiarekin (ahal den heinean)eta lo egiteko erabili arropa erosoa eta lasaia, ehun naturalekoak. 

Gehiago itzuli