Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-12-2016




Zerk eragiten dio zure bihotz-maiztasunari?

Zerk eragiten dio zure bihotz-maiztasunari?

ITURRIA: Sportlife
Bihotz-maiztasuna ez da soilik ariketaren intentsitatearen araberakoa… Kontuan hartu behar dituzun beste faktore garrantzitsu batzuk daude alarmak "piztu" aurretik. 

Muskulu kardiakoak ez die soilik ariketaren intentsitatearen aldaketei eta odol-fluxuen eskaerei erantzuten, baizik eta bihotz-maiztasunean ondorioak dituzten beste faktore batzuk ere eragiten diote, kontuan hartu behar ditugunak. 

  1. Adina. Adina handitzen den heinean bihotz-maiztasunaren murrizketa erregular baterako joera dago intentsitate bereko esfortzuentzako. 
  2. Egoera fisikoa. Ariketaren intentsitate bererako, kirolari baten bihotz-maiztasuna entrenatu gabeko pertsonena baino txikiagoa da eta, gainera, suspertzea azkarragoa izango da. 
  3. Sexua. Bihotzaren tamaina emakumean txikiagoan da, gorputzeko egiturak txikiagoak direlako. Gorputzeko pisuaren arabera adierazten badugu, emaitza ere txikiagoa da: tamaina gizonaren % 85 eta 90 artekoa da. Tamaina txikiagoko bihotz-barrunbeak direnez, odol kopurua eta bolumen sistolikoak (oxigeno eskaera bererako bihotzak uzkurtzen den bakoitzean kanporatzen duen odol kantitatea) txikiagoak dira. Emakumearen bihotzak gehiago lan egin behar du: bere edukiera txikiagoa denez, bere bihotz-maiztasuna handitzen orekatzen du. Ondorioz, emakumeek (baldintza beretan) beti dituzte gizonezkoek baino bihotz-maiztasun altuxeagoak (minutuko 5 eta 8 pultsazio artean). 
  4. Gorputzaren jarrera. Jarrera horizontalean, grabitatearen indarrak ez du odol-zirkulazioan eragiten zuhaitz baskularretik, zainen itzulerari mesede egiten dio eta bihotz-maiztasuna gutxitu egiten da. 
  5. Inguruneko tenperatura. Inguruneko beroak eta hotzak hodi-zabalkuntza eta uzkurdura eragiten dituzte hurrenez hurren, ondorioz, bihotz-maiztasuna aldatu egiten da, ingurune beroetan igo egiten da eta hotzetan jaitsi. 
  6. Altitudea. Altitudea handitzen den heinean, presio barometrikoa jaitsi egiten da eta, ondorioz, aireko oxigeno presio partziala ere gutxitu egiten da, hipoxia egoera bat sortzen da, oxigeno tentsio arterialaren gutxitzeari dagokion. Horrek handitze bat sortzen du ariketa sinpatikoan, bihotz-maiztasun handiago batekin atsedenean eta ariketari erantzun moduan. 
Pultsometroak ia ezinbesteko tresna bihurtu dira edozein kirolarirentzat. Arazoa sor daiteke eskaintzen dizkigun gure ariketa motaren araberako datuak interpretatzen ez dakigunean.

Pultsometroek berehala erregistratzen dute gure bihotz-maiztasuna transmisio prozesu erraz bati esker, elektrodoen bidez miokardioak sortzen dituen uhinak erregistratuz. Horrela, minutu batean bihotzak egiten dituen taupaden zifra bat ematen digu. 

Gainera, beste funtzio batzuk eskaintzen dizkigute, hala nola, datu kantitate handiak gordetzeko ahalmena, entrenamendu eremuak zehazteko tarte maximo eta minimoak, erregistratutako informazioa ordenagailu batean deskargatzea ahalbidetzen dute, programa berezi batekin datuak aztertzea, eta emaitzen historia bat ere sortzen dute entrenamendu programa aztertu eta berriz ebaluatzeko. Laburbilduz, arrazoi asko daude pultsometroarekin entrenatzeko (hemen 7 ematen dizkizugu)  eta kirolarekin lehen hartu emana gainditu eta pausu bat gehiago eman, aurreratu eta geldirik ez geratzeko zure burua aztertu nahi baduzu, pultsometroa erabili eta zure entrenamenduaren eboluzioa neurtzea gomendatzen dizugu.
 
Zer adierazten dit entrenamendu zona bakoitzak?
L 0 atsedena edo berreskuratzea da, 1 eremua Bihotz-maiztasun Maximoaren (FCM) %50-60 bitartean kokatzen da eta elikatzeko erabiltzen duen substratu energetikoa gantzak dira...  5 eremu arte daude eta kontuan hartu beharko dituzu zure saioak antolatu eta finkatzen dituzun helburuak lortzeko.
 
Arriskutsua da pultsazio oso altuak izatea?
Pultsazio altuek, estandarrekiko 8tik 10era bitarteko desbideratze baten barruan egonez gero eta egoera erregularizatu bat izanez gero, ez dizute zertan larritu behar, ezta arriskutsua izan behar ere, eta are gutxiago kirola egitea eten behar. Egunerokotasunean gorabeherak izaten dira gure organismo guztian (defentsak jaisten zaizkigu, estresa sufritzen dugu, urduri jaikitzen gara eta bihotza azeleratuta, eta abar), takikardiak sor ditzaketenak, edo odolean CK (CreatinKinasa) baloreak igotzera, bularreko anginaren eta bihotzarekin zerikusia duten beste arazo batzuen faktore detektagailuetako bat. Inoiz ez dago soberan esfortzu froga bat eta elektrokardiograma bat egitea.

Gehiago itzuli