Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-01-2017




Zein da taupada tarterik hoberena lasterketa distantzia bakoitzerako?

Zein da taupada tarterik hoberena lasterketa distantzia bakoitzerako?

ITURRIA: Sportlife
Pultsometroak lagundu egiten dizu momentu bakoitzean daramazkizun taupaden inguruko informazioa emanez, baina nola jakin zein den erritmorik egokiena 5 edo 10eko lasterketa bada, maratoi erdia edo maratoia? Hemen zure pultsometroa programatzen lagunduko dizugu.

Ariketa egiteko behar den denboraren arabera, zure organismoa gehiago edo gutxiago irauteko gai izango da bere ahalmen maximoan. Ez baduzu indarrik gabe geratu nahi helmugaren aurretik, ezta dena eman ez duzulako sentsazioarekin gurutzatu nahi ere, eman begiratu bat gure gomendioei.

Lehenengoa zure taupada maximoak ezagutzea da, esfortzu proba baten bidez edo test maximo batekin, baita atsedenekoak ere, ohean hartutakoak, jaiki gabe, esnatzen zarenean. Kontuan hartu zure maximoaren taupaden portzentajea kalkulatu behar duzula Karvonen formularekin, eta ez ehunekoa zuzenean. 
 
Lasterketako FC= (FC maximoa – atsedeneko FC) x portzentajea /100 + atsedeneko FC 
 
Adibidez, zure maximoak 180 badira eta zure atsedeneko FC 60, maratoian korrika egiteko, (%80-%85eko portzentajea), 146 p/m eta 162 p/m bitartean joan behar zenuke.

(180 – 60) x 80/100 + 60 = 120 x 0.8 + 60 = 96 + 60 = 146
(180 – 60) x 85/100 + 60 = 120 x 0.85 + 60 = 102 + 60 = 162
 
Lehiaketako distantzia              Zure FC maximoaren portzentajea
5 km                                          % 95etik 98ra
10 km                                        %90etik 95era
Maratoi erdia                             %85etik 90era
Maratoia                                    %80tik 85era


Gehiago itzuli