Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-01-2017




Zer pasatzen zaio gure gorputzari hotzarekin entrenatzen dugunean?

Zer pasatzen zaio gure gorputzari hotzarekin entrenatzen dugunean?

ITURRIA: Sportlife
Hotzarekin entrenatzen dugunean barrutik zer gertatzen zaigun aztertuko dugu. 

Animalia gehienek ez bezala, gizakiok ez dugu kanpoko babes termikorik, hala nola, lumak, ilea edo gantz geruza handi bat. Baina horrek ez du esan nahi hotzera egokitzeko mekanismorik ez dugunik.  
Negua, hotza, termometroak jaitsi egiten dira... Baita zure barneko termometroa ere! Entrenatzeari utzi behar diogula esan nahi al du horrek? Ez du zertan, jakintsua bazara eta kirol-arropa egokia aukeratzen baduzu eta ekaitzak bezalako eguraldi txarrak saihesten badituzu. Segur aski noizbait zure buruari galdetuko zenion nola erantzuten duen gure gorputzak neguko baldintza hotzetan "izerditzen" jartzen dugunean. Hori argitzen saiatuko gara pausuz pausu.

Hasteko, gizakietan hobeto garatuta daude beroa jasateko mekanismoak hotza jasatekoak baino. Baina horrek ez du esan nahi gure gorputzak ez duenik egoera honi aurre egiteko mekanismorik, jakina baditugula!

Hainbat mekanismo ditugu tenperatura igotzeko. Hasteko, hipotalamoak etxe bateko termostatoaren antzera funtzionatzen du, izan ere, termikoki sentikorrak diren neurona batzuekin neurtzen du tenperatura. Gainera, gorputzeko beste leku batzuetako tenperaturaren informazioa jasotzen du, batik bat azaleko tenperaturarena. 37ºC baino txikiagoa dela antzematen badu, berau igotzeko mekanismoak aktibatzen ditu:

Muskulu-uzkurdura. Hotzak nahi gabeko muskulu-uzkurdurak sortzen ditu, tonu muskularra edo muskuluek duten uzkurdura basala handitzen dutenak. Hotz hau handiagoa bada, hauteman daitekeen dardara bat sortzen du. Uzkurdura horiek energia kontsumitzen dute, eta energia hori bero bihurtzen da.
Hodi-uzkurdura. Odol-hodiek beren diametroa txikitzen dute, gorputz-azalerantz zuzentzen den odol fluxua gutxituz, beroa galtzea saihestuz. 
Piloerekzioa. Larruazaleko ilea altxatu egiten da ile bakoitzaren oinarrian dauden muskulu txiki batzuen uzkurdura dela eta. Horrek ilearen azpian aire geruza bat harrapatuta geratzea eragiten du eta beroaren galtzea gutxitzen du. 
Metabolismoaren handitzea. Hipotalamoak TRH hormonaren produkzioa handitzen du, hipofisian TSH-aren produkzioa estimulatzen duena. Eta horrek, era berean, hormonen jariakina handitzen du tiroide guruinean eta horiek, azkenik, beroaren produkzioa estimulatzen dute organismoko zelula guztietan.  
 
Zeintzuk dira hipotermia arinaren lehen sintomak?
Hipotermia arin bat sufritzen ari zara mugimendu finak (motrizitate fina) koordinatzeko zailtasunak badituzu, arroparen itxigailua igo edo oinetakoen lokarriak lotzeko, adibidez. 

Zer pasatzen zaio gure bihotzari? 

Hipotermiak aldaketak sor ditzake bihotzaren jokabidean, hiru aldi bereiz daitezke bere jokabidean hotzarekiko esposizioa handitzen den heinean: 
  • Takikardia: bihotz-erritmoa eta arteria-presioa igo egiten dira. 
  • Bradikardia: babes mekanismoak gaindituta daudenean, erritmo geldo bategatik bereizten da.
  • Fibrilazio bentrikularra: dardara geldiezinak bihotza gelditu arte. 
Nola egin dezaket kirola hotzarekin arriskurik gabe?
  • Hasteko, aukera ezazu irteera ordu ezin hobe bat, eguzkia aprobetxatzeko hoberenak goizeko 10etatik arratsaldeko 5ak bitartekoak dira. 
  • Eta jakina, horni zaitez ondo hornituta! Jaramon egin ondorengo puntuei: 
  • Izerditzen uzten duten materialekin egindako zinta edo txanoa burua eta belarriak babesteko, eta ez artilezkoa. 
  •  Aho eta leporako: ez dago soberan, zure txaketak lepoa bistan uzten badu, kotoizko kulot bat edo jantzi polar bat janztea eremu hau hotzetik babestuta edukitzeko.  
  • Gorputz-enborra: ezinbestekoa da izerditu eta hotzetik babestea. 
  • Eskuak: zirkulazio gutxien duen eremua da, beraz, artilezko eskularru on batzuk edo sintetikoak izatea gomendatzen dizugu. 
  • Hankak: galtza edo elastiko batzuk koadrizepsak babesteko eta gorputzeko tenperatura mantentzeko. Konpresio gutxiko elastiko batzuk ere erabil ditzakezu gorputzeko tenperatura mantentzeko. 
  • Ikusgaitasuna: ez ahaztu zure jantziak islagailu batzuk izatea, argi ordu gutxi daude eta askotan laino egoten da. 
  • Galtzerdiak: lodiak, baina ziurtatu izerditzen uzten duen ehun batez eginak daudela, azala izerdiz busti gabe bero manten dezaten. 
  • Zapatilak: erosoak eta izerditzen uzten dutenak, bilatu zure aukeren artean, gomendagarriena oinkada test bat egitea da.  
Bazenekien...?
  • Hipotermia arriskutsuagoa da alkoholaren eraginpean gaudenean, alkoholak sortzen duen hodi-zabalkuntzak beroaren galtzea bizkortu eta norberaren tenperaturaren pertzepzioa aldatzen baitu.
  • Hibernazioan sartzen diren animaliek beren gorputzeko tenperatura kontrola dezakete ikaragarri jaitsiz eta hainbat funtzio zerebral geldi ditzakete beren gorputzean inongo kalterik sortu gabe ezta oroimen galerarik ere. Odol beroko animaliek egiten dute, hala nola, hartz arreek, muxarrek, basakatuek eta trikuek. 
  • Egoera larrian dauden hipotermiaren biktima askok jantziak eranzten dituzte, "biluzte paradoxikoa" deritzona. Mekanismoa gorputz-adarretan izaten den hodi-zabalkuntza bati dagokio, odol-hodietako muskulu lauak energiarik gabe geratu eta ezin baitira uzkurtu. Hodi-zabalkuntzak odol beroa eramaten du gorputz-adarretara, kaltetuak ikaragarrizko beroa sentitzen du eta arropa eranzten du nahiz eta bere barruko tenperatura jaisten ari den. Jokabide honek heriotza prozesua bizkortzen du; eta alpinista eta elurretan kolpatutako askoren kasuan dokumentatu da. 
  • Ustez ito eta ordu erdi inguru igaro ondoren bizirik irten diren lur azpian harrapatutako pertsona askoren kasuak izan dira, garun hotz batek anoxia (oxigeno falta) denbora luzez jasaten baitu. 
  • Hipotermia terapeutikoa gaixoaren hozte kontrolatuan datza 35º azpitik, erreakzio kimikoak moteldu eta nahiz eta oxigenoa ez jaso garunari bizirik irteteko denbora emateko. Prozesu eztabaidagarria da, okasio batzuetan gorabehera kardiobaskular larriak dituzten pertsonekin erabili dena garuneko lesioak saihesteko, aurreko puntuan aipatu ditugun istripu-egoeretan inspiratuta, izoztutako eremuetan harrapatutako pertsonena. 

Gehiago itzuli