Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-01-2017




Honela eragiten dizu lorik ezak

Honela eragiten dizu lorik ezak

FUENTE: Sportlife
Lo gutxi eta gaizki egiten baduzu, hau da zure gorputzari gertatzen ari zaiona! 

Lo egitea lehentasuna izan behar da bizitza osasungarria izateko, nahiz eta pertsona aktibo askok ez duten bere zerrendan, egingo dute lo jubilatzen direnean! Baina gero eta ikerketa gehiagok ohartarazten dute lorik ez egitea eta gaixotasun kronikoen arteko harremanaz, besteen artean, hipertentsioa, diabetesa, depresioa, gizentasuna eta minbizia. Azkenean, lorik eza hilkortasunaren hazkuntzarekin eta bizi kalitatearen eta produktibitatearen gutxitzearekin lotuta dago. 
Honela eragiten die zeure organoei lo ez egiteak:

GARUNA: suminkortasuna, narriadura kognitiboa, arretaren gutxitzea, lapsus eta oroimen galerak, epai moralaren alterazioak, aharrausi akutuak, hiperaktibitate sintomak, buruko minak, migrainak. 

BEGIAK: ikusmenaren galera iragankorra, ikusmen bikoitza, haluzinazioak. 

ALDARTEA: bat bateko umore aldaketa, suminkortasuna, depresio eta antsietate arriskua handitzen da, gosearen nahasmena, azukre eta gantz asko duten elikagaiak jatea.  

BIHOTZA: Bihotz erritmoa handitzea eta aldatzea, hipertentsioa, bihotzeko gaixotasunen arriskua. 

BESTEAK: testosteronaren eta hazkuntza hormonaren gutxitzea, desira sexualaren eza, inpotentzia arriskua, gorputz tenperaturaren gutxitzea.

ZAHARTZE GOIZTIARRA.

AREA: 2 motako diabetes arriskua.

DIGESTIO-SISTEMA: digestio arazoak, beherakoak, idorreria, gasak, elikagaien xurgatze txarra eta hanturazko gaixotasunak pairatzeko arrisku gehiago, adibidez, kolon suminkorra edo gizentasun abdominala. 

ARTIKULAZIOAK: hantura eta min gehiago, narriadura artikularra eta lesioak sufritzeko arrisku handiagoa.

MUSKULUAK: indarra gutxitzen da, erreakzio denbora eta ikaskuntza jaisten dira, dardarak, giharretako mina, masa muskular gutxiago irabazten da eta gantza irabazteko joera dago.
 
EZTARRIA, BESAPEAK ETA HEZURRAK: defentsak gutxitzen ditu, infekzio biral eta bakterianoen arriskua gehitzen du.

Gehiago itzuli