Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-01-2017




Hotzeriaren aurkako elikadura osasungarria

Hotzeriaren aurkako elikadura osasungarria

ITURRIA: Sportlife
Birus eta gripe ugaritasun garaietan, ondo prestatu erosketako zerrenda eta idatzi janari hauek. Zure defentsen elikadura laguntzaile onenak eta osasungarrienak! 

"Winter is coming"  eta  esaldi hau batzuentzat apur bat mingarria bada ere, egun motzagoak, ilunagoak eta hotzagoak  datozelako…egia esan besteak bezalako baikortasunez hartu behar dugun garaia da hau ere…eta kirolaz! Birusari entrenatzera ez joatearen errua ez botatzeko, zure entrenamendua bultzatu eta hotzeritik babestuko zaituen elikagai onenen zerrenda bat prestatu dugu. Edo, dagoeneko harrapatu baduzu, janari hauek hobeto eramaten lagunduko dizute,azkar berrindartzeko. 
Eta bide batez, naturan behar duzun guztia duzu zure gorputza kolonizatu nahi duten birusetatik eta bakterioetatik babesteko, beraz, erosketara zoazen hurrengoan ez ahaztu:  

Limoiak
Ikusi duzun bezala C bitaminak bere eragin antiseptikoaren arduradun ez  badirudi ere… limoi naturalak bitamina antioxidatzaile hau kantitate handietan izateaz gain, azido zitrikoa eta klorogenikoa ditu eta baita olio esentzial antiseptikoak ere, limonola eta limonenoa esaterako. Antiinflamatorio ona da eta toxinak kanporatzen laguntzen du izerdiaren bidez. 
Edan goizero baso bat limoi zuku baraurik prebenitzeko eta limoi zuku natural baso bat baratxuri-ale txikitu batekin eta ezkai-ezti koilarakada bero batekin batera, gripe edo hotzeria harrapatu duzunean. 

Tipula eta baratxuria
Bere sufre konposatuak, usaina eta min ukituaren arduradunak,  antibiotiko naturalak dira.
Nahikoa dira baratxuri-ale pare bat txikituta eta gordinik egunero. Tipulari dagokionez, jan entsaladan edo xerratan moztu eta litro-erdi uretan egosi, tipula kendu eta bere ura epeletan edan. 

Eztia
Ezti naturalak oso konposizio berezia du, bere edukiaren %99 ura eta azukrea, baina gainerako %1a osagai sendagarriez osatuta dago, erleek polena bildu zuten landareetatik etorritako azido begetalak eta bitamina oso urriak, antioxidatzaileak, etab. Eztiak teak gozatzeaz gain, hidratatu, infekzioak prebenitu eta sendatzen laguntzen dizu, ikerketek ez dute oraindik argi nola egiten duen, baina egunero baraurik koilarakada bat hartzen duten pertsonek urtean hotzeria gutxiago izaten dute. 

Erromero-ezti koilarakada gordin bat hartu infekzioak prebenitzeko, ezkai-eztiarena eztula lasaitzeko eta izpilikuarena hotzeria eta gripearen sintomak arintzeko. Hobe goizero baraurik eta infusio sendagarriak gozatzeko.

Ezkaia
Desinfektatzailea izateaz gain, gripeaz kutsatzea ekiditeko agente ona da. Gosaldu aurretik ezkai-infusio bat hartzeak babestuko zaitu. Infekzioren bat hartu baduzu dagoeneko, edan hiru katilukada limoi erdiaren zukurekin eta eztiarekin.

Oilasko-zopa
Laborategian, etxeko oilasko-zopak herri-jakinduria frogatu du, zisteina aminoazidoan aberatsa da, oilaskoa prestatzean askatzen da eta farmazietan saltzen diren gripearen aurkako eta mukia likidotzeko botiken osagarrietako bat ere bada. Etxeko oilasko-zoparekin, gorputzari beroa ematen diozu, ehunak hidratatzen dituzu, zelulei berrindartzeko energia ematen diezu solidorik jateko gogorik ez duzunean eta muki lodiak kentzen dituzu.

Dagoeneko hotzeria hartu baduzu, oilasko-saldak bere efektua izan dezan dosi egokia, 3 orduero bol bete oilasko eta barazki-zopa beroa hartzea da.

Tea eta infusioak
Gripe eta hotzeriarentzat landare egokienak hurrengoak dira: ezkaia eztularentzat, erromeroa infekzioak prebenitzeko, kamamila antiinflamatorio bezala, erregaliza mukia likidotzeko, menta espektoratzeko eta malba narritadura arintzeko. Infusio beroek hidratatu eta tenperatura orekatzen dute, efektu sendagarria duten sustantziak askatzen dituzte eta antioxidatzaileak dira. 
Dagoeneko hotzeria dutenentzat: te baso bat sintoma motaren arabera nahastutako landareekin, hobe 3 orduero ezkai-ezti koilarakada batekin.

Jogurta 
Probiotiko natural iturri onenetakoa da, benetako jogurtek, naturalek eta gozatu gabeek, flora bakterianoa berritzen laguntzen duten "acidophillus", "bifidus" eta "lactobacillus" bakterio biziak baitituzte, infekzioen aurrean babesten gaituen gorputzaren lehen defentsa-hesia indartuz. Vienako unibertsitateko ikerketa batean aurkitu zuten, egunero baso bat jogurt hartzen duten pertsonek infekzioen aurrean defentsa hobeak dituztela gehigarri probiotikoak piluletan hartzen dituztenak baino.  

Egunean 3 basotxo jogurt har ditzakezu, hobe organikoa eta azukre gabea bada, txuria, naturala eta hozkailukoa. 

Gehiago itzuli