Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-01-2017




Igoerak hobeto iragateko Pasamontesen 3 trikimailu

Igoerak hobeto iragateko Pasamontesen 3 trikimailu

ITURRIA: Sportlife
Igoerak txirrindulariek beldur gehien dieten arloetariko bat da. Ikasi zure teknika optimizatzen eta igoerei diezun beldurrak uxatzen ikasi Luis handiaren trikimailuekin.

Txirrindulariek beldur gehien diegun arloetariko bat da, gehien ahalegindu behar garena, baina sentipenak onak direnean gehien gozatzen duguna ere. Jarrai itzazu nire aholkuak eta azkarrago igo eta ederki gozatuko duzu.

Igoeraren zailtasuna maldaren, igotako metroen eta luzeeraren arabera neurtzen da. Hala ere, latzagoa edo arinagoa izatea neurri handi batean guk aurre egiten diogun moduaren mende egongo da. Noizbait izaera txikiagoko mendate batean gehiago sufritu dut, nire sasoia ez zelako egokia edo nire liderrarentzat lan egin ondoren nekatuta iristeagatik, faktore horiek guztiak ez zeuden mendate zorrotzago batean baino.

Igoera batean garrantzitsua da beti postura berean ez egotea eta aldatzen joatea igotzen zoazen heinean.  Garrantzitsua izango da pedalei erritmo arinean eragitea, azken zatirako indarrak izaten uzten dizuna. Asko gastatu baduzu eta ez baduzu gorde, jaitsiera arriskutsuago egiten da zure erreflexuak ez baitaude %100ean.

Gakoak
Pedalkadak inklinazio lateralarekin ondo sinkronizatzen ikastea oinarrizkoa da zutik igotzeko. 
Horrela igotzen da Indurainen estilora.

Noizean behin pedalen gainean jartzeak eta bizikleta “dantzatzeak” zona zailago bati “erosoago” aurre egiten laguntzen dute. Nik beti jaisten nuen piñoi bat zelatik altxatzen nintzenean eta maldak uzten bazidan, gero berriz igotzeko esertzen nintzenean. Hau, hankei lagundu eta altxa ondoren berriz esertzean trabatu ez daitezen ekiditeko modu bat da. 
  1.  Igoera aurreko lur lauetik, azkar joan eta garapen gogorrarekin, piñoi txikiak erabiliz, mendatearen lehen maldara iristean platera kendu, piñoi handiagoak jarri eta arintasunez igotzen hasteko. Horrek eremua aldatzean gertatzen den erritmo aldaketa gogor hori lantzea eragiten du, bertan zure hankek azido laktikoa dutela konturatzen zara.
  2. Igoeraren zati bat eserita egin dezakezu eta garapen gogor batekin, indarra lantzeko. Gakoa ez dago piñoi txikiagoa eraman, baina ia mugitzen utziko ez dizuna edo alde batetik bestera balantzatzen ibiltzea eragiten dizuna. Eseri zela gainean eta zuzen joatea ahalbidetzen dizun piñoi bat jarri, mugimendu harrarorik gabe. Erritmoa neurrizkoa izan behar da zure belaunek sufri ez dezaten. Hobe pixkat arinago joatea oso “trabatua” igotzea baino erritmo geldoaz. Maldak eserita igotzearekin bakarrik indarra lantzen ariko zara. 
  3. Mendate bat erritmo aldaketekin igo dezakezu, eraso segida bat izango balitz bezala. Eseri eta pedalei eragin erritmo normalean, jar zaitez pedalen gainean, altxa zelatik eta egin eraso minutu batez abiadura handia mantenduz. Berriz eseri eta jaitsi abiadura, berreskuratu zure pultsua (zure atarien arabera) eta erasora berriz ere. Erritmo aldaketa hauek denbora gutxian sasoiean izaten laguntzen dizute eta igotzeko maila handia emanten dizute. Ez ahaztu aurretik esfortzu proba bat egiteaz zure erritmoak zeintzuk diren jakiteko…. Eta gozatu ahalik eta gehien, hori baita eta helburua!

Gehiago itzuli