Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-01-2017




600 kaloria gutxiago?

600 kaloria gutxiago?

ITURRIA: Sportlife
Indoorwalking, iritsi da ohiko kardioaren hautabidea.  
Gimnasioan eliptikoa bizikleta estatikoa baino nahiago duzun horietakoa bazara, Indoorwalking-a da zure jarduera, berarekin gorputz osasuntsuagoa eta tonifikatua lortuko duzu.

Ziklo indoor klaseetan bezala, Indoorwalking-ak taldeko saio kardiobaskularrak proposatzen ditu, baina eliptikoekin bizikletekin izan ordez. Kaloriak erre, toxinak kanporatu, muskuluak tonifikatu, gorputz pisua gutxitu, tentsio arteriala eta kolesterola erregulatzea dira fitness programa berritzaile honen onuretako batzuk.

Posizio bertikalak hanketako, aldaketako eta sabeleko muskuluak lantzea eragiten du, ariketa osoagoa lortuz eta artikulazioetan inpaktua gutxituz, ariketa gorputzaren pisuarekin egiten baita eta oinak momento oro lur gainean direlarik.

Musika, irakasleak ematen duen motibazioa eta taldean entrenatzeko grina dira, zalantzarik gabe, erakargarritasunetako batzuk taldeko klase hauetan, baina gainera, abantaila hauek guztiak lortuko dituzu:  
  • Goiko trenaren lanketa handiagoa mugimenduan, gorputza modu orekatuagoan sendotuz. 
  • Sabelaldeak aktiboki parte hartzen du posizioa mantendu eta bizkarra babesteko. 
  • Muskulu talde gehiago inplikatzean, saio berean kaloria gehiago erretzea posible da (600 arte). 
  • Bizkarra sendotzen da, bizkarhezurraren postura hobetuz. 
  • Gaiera, kirol-transferentzia handia lortuko duzu running-a edo martxa praktikatzen badituzu eta “ipurmasailak” lasaituko dituzu bizikleta gustuko baduzu. 

Gehiago itzuli