Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-02-2017




Begetarianoak, beganoak eta gordinjaleak. Zeintzuk dira ezberdintasunak?

Begetarianoak, beganoak eta gordinjaleak. Zeintzuk dira ezberdintasunak?

ITURRIA: Sportlife
Begetarianoak, beganoak, gordinjaleak… Ez al dira berdinak? Ez zaitez erratu kirol elikaduraren “padawan” txikia! Gauza bakoitzari bere izenez deitzeko gakoak ematen dizkizugu.

Kirolari begetariano batzuek arraina, esnea edo arrautzak jaten dituzte, nahiz eta bere elikadura produktu begetaletan oinarritzen duten. Animalia jatorriko janaririk jaten ez dutenean, kirolari beganoez ari gara. Honek ez du bere errendimenduan eraginik izan behar bere elikaduran oreka zorrotza mantentzen badute. Orduan, zer da gordinzaletasuna?

Gordinzaletasuna azkenaldian modan dagoen joera da… edo oso aitzinako zerbaitena, ikuspuntuaren arabera. Gordinjaleek bere elikadura janari gordinetan (42ºC-tik gora ez dituzte berotzen, entzimak desagertzen direlako), ez prozesatuetan eta sarritan organikoetan oinarritzen dute. Hasiera batean, haragia, arraina eta arrautzak ez dira kanpoan geratzen (sushia edo carpaccioa gordinjaleen platerak izan daitezke), baina dieta hau jarraitzen duten gehienak beganoak dira eta jatorri begetaleko elikagaiak jaten dituzte soilik, barazkiak, frutak, fruitu lehorrak, haziak eta germinatuak.

Elikagai gordinek prestatuek baino entzima, bitamina eta mineral gehiago dituzte, gainera, jaki batzuen proteinak hobeto kontserbatzen dira gordinik daudenean, arazoa da mota honetako elikagaiak  aurretik kozinatu ez badira jateko zailak direla. Elikagaien garbitasuna eta jatorria asko zaindu behar dira gordinik jango badira, prestatzean ezabatzen diren germenak ez direlako desagertuko. Eta gordinjalea izateaz gain gordin-beganoa bazara, gauzak zaildu egiten dira eta zure elikadura izugarri zaindu behar duzu orekatua izan dadin eta proteina, kaltzio, omega-3 edo B12 bitamina gabeziak azal ez daitezen.

Gehiago itzuli