Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-02-2017




Gripea ekidin 10 pausutan

Gripea ekidin 10 pausutan

ITURRIA: Sportlife
Gripeak “ukitu” ez zitzan kontuan izan behar dituzun 10 gakoak. Adi defentsak!  

Zientifikoki frogatua dago: maiztasunez ariketa fisikoa egiten duten pertsonek defentsa hobeak dituzte eta azkarrago leheneratzen dira infekzioetatik. Egia da hori, baina ez gara suntsiezinak… Duela gutxi ohartarazi digute, aurten gripe sasoia urtarrilera aurreratu da, zer egin dezakegu ezinbestean erortzea ekiditeko? Lehenik, babestu eta gaixotasunari gu inbaditzen ez laguntzea  artikulu honetan kontatzen genizuen bezala. Gure defentsak indartu eta aukera gehiago emateko, hemen dituzue 10 gako: 
  • Hartu gripearen aurkako txertoa arrisku-talde batean bazaude (65 urtetik gora dituzu, emakumea zara eta haurdun zaude, diabetikoa zara edo arnas edo bihotz-gaixotasunen bat duzu). 
  • Garbitu eskuak sarritan, arretaz eta xaboia erabiliz. Etxean ere bai, ez duzu familia osoa batera gaixotzerik nahi, ezta? 
  • Ez ukitu aurpegia. Birusak gure mukosetara iristeko bide ohikoena da.
  • Erabili beti toalla gimnasioko makinetan. Barra eta pisu askeekin sartzen bazara, garbitu eskuak bukatu eta berehala. 
  • Izan beti eskura sasoiko fruta eta barazkiak. Antioxidatzaile asko emango dizkizu eta mokaduak hartzea ekiditen dute, osasuna kentzen dizuna. 
  • Egin kirola kanpoan. Bitxia badirudi ere, tenperatura baxuetan entrenatzeak eragin positiboa du gure defentsetan (betiere, oraindik kutsatu ez bazara). 
  • Aprobetxatu oporretako egun guztiak urtea amaitu aurretik. Duela gutxiko finlandiar azterlan baten arabera, gehiegizko lanak gaixotzeko arriskua nabarmen igotzen du.  
  • Idatzi eguneroko bat. Texaseko Unibertsitateak eginiko ikerlan batek dioenez, gure sistema immunitarioa hobetzen laguntzen du (agian, gertatzen zaiguna eta sentitzen duguna idatziz barruak husten laguntzen digulako).  
  • Izan baikorra. Ikerlan batzuen arabera, baikorrak diren pertsonak gutxiago gaixotzen dira eta, batez ere, azkarrago errekuperatzen dira deprimituak edo berez ezkorrak direnak baino.  
  • Egin nahikoa lo. Ariketa fisikoa egiten duen pertsona heldu batek gutxienez 7 lo ordu behar ditu osasuntsu mantentzeko. 

Gehiago itzuli