Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-02-2017




Emakume bihotza

Emakume bihotza

ITURRIA: Sportlife
Gero eta gehiago dira bihotzekoa sufritzen duten emakumeak, horri gehitu behar zaio bihotzekoaren ondoren bizirauteko gizonezkoek baino %50 aukera gutxiago dituztela. Ezagutu emakumearen bihotzak dituen berezitasunak eta zeintzuk diren emakume-bihotzekoaren sintomak.

Emakumearen bihotza gizonezkoenaren ezberdina da, ez da amodio kontua bakarrik, gaixotasunarena ere. Gure emankortasun etapan zehar estrogenoek babesten dute neurri batean, baina gure bizi itxaropena luzatu egin da eta orain ez-emankor urte gehiago bizi ditugu. Gero eta handiagoa da dira bihotzekoa sufritzen duten emakumeak, horri gehitu behar zaio bihotzekoaren ondoren bizirauteko gizonezkoek baino %50 aukera gutxiago dituztela. Emakumearen bihotzak modu ezberdinean “sufritzen du”, eta sintomak ezohikoak eta diagnostikatzen zailak dira, goragalea, sabeleko mina, urdail edo bihotzeko aldean erremina, bizkarreko mina, gehiegizko izerditzea, loezina eta antsietatea, edo neke nabarmena. 

Miokardioko bihotzekoa sufritzen duten emakumeen %43-ak ez du bularraldetik hasi eta ezkerreko besora hedatzen den min “klasiko” hori nabaritu, gizonezkoen bihotzekoan ohikoa dena. Arazoa da zaila dela larrialdietara joatea sentitzen dituzun sintomak gripearen edo nekearen ondorio izan daitezkeenean. Hobe da, bada, zuhurregia izatea. Horietako sintoma bat edo gehiago nabaritzen badituzu eta ez badira hobetzen, medikuarengana jo behar duzu. Bihortzeko batetik onik ateratzeko aukerak %23 igotzen dira ondorengo 3 orduetan egoki tratatzen bata eta %50ean gertatu eta ordu bete baino lehen tratatzen bada.

Orain arte, bihotzeko arazoak zituzten emakumeek gizonezkoen tratamendu bera jasotzen zuten eta bihotzekoaren sintomak berdinak zirela uste zuten; baina gure bihotzari dagokionean, hauek dira ezberdintasun nagusiak: 
  • Ez gara medikuarengana joaten. Gizonak lehen ziztada edo bularreko mina edo ezkerreko besoko mina sentitu eta berehala larrialdietara jotzen dute. Emakumeok ez diegu sintomei kasurik egiten, aireak edo gripea ditugula pentsatzen dugu eta askotan beranduegi iristen gara medikuarengana. 
  • Ez dugu gure ondarea ezagutzen. Emakumeak ez daude oso arduratuta euren gurasoek bihotzeko gaixotasun bat jasan dutelako edo honek hil dituelako, ez ziguten ohartarazten gure bihotza ere gaixo zitekeenik. 
  • Emozioei errua botatzen diegu. Bihotzeko gaixotasunak dituzten emakume gehienek bihotzak emandako abisuak ez dituzte kontuan hartzen, arazoa estresari edo garai txar bati egotziz
  • Gizen ez banago ez dago arazorik. Pisu normala duten pertsonek, aktiboak eta gazteak direnak ere bihotzeko arazoak izan ditzakete, edozein adienetan azal daitezke. Begiratu zure odol-presioa, emakumeen %28-k hipertentsioa dute eta ez dakite. Zure odol-presioa altua bada, jarraitu tratamendu bat, egin kirola, eman izena yogan eta utzi tea eta kafea.
  • Zientziak baztertuta izan gara. Duela gutxi arte, bihotzarentzako botikei buruzko ikerlanak gizonezkoekin egin dira soilik, beraz, bihotzeko gaixotasunak dituzten emakumeentzako botika berdinak erabili dira. Akats hau, emakumeen hilkortasun tasa handiago izatearen erantzule izan daiteke (emakumeok gizonezkoek baino %50 aukera gehiago dugu bihotzekoak eman ondorengo urtean hiltzeko).
  • Kontuz pilularekin. Ahozko antisorgiluek hipertentsioa, glukosa mailen igoera eta odolbilduak izateko arrisku handiagoa eragin dezakete eta emakumeentzat bihotzeko arrisku handiagoa irudikatzen dute, bereziki erretzaileak diren emakumeentzat. 
  • Diagnostikatzeko zailak gara. Emakumeek arteria txikienei eragiten dien gaixotasun koronario mikrobaskularra pairatzeko arrisku gehiago dute. Duela gutxi are, zona horiek ez ziren “begiratzen” emakumeen azterketetan eta ez daude detekzio proba eraginkor asko.

Gehiago itzuli