Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-02-2017




Bidal ezazu dena pikutara!

Bidal ezazu dena pikutara!

ITURRIA: Sportlife
Badirudi oinez ibiltzea bigarren mailako ekintzatzat jotzen dela running-aren arrakastaren aurrean, baina askok uste dituztenak baino askoz ere abantaila gehiago eta eraginkortasun handiagoa du osasuna hobetzeko.

Oinez ibiltzeak ez ditu egiten jarraitu behar dituzun beste ekintza biziagoak ordezkatzen, baina ahaztu behar ez dituzun abantaila garrantzitsuak ditu:  
  • Zure muskulatura eta sistema kardiorrespiratorioa aktibatzen ditu. Oinez ibiltzea kirol bat delako edo ez delako eztabaidan sar gintezke, baina ukaezina da askoz ere hobea dela zure sasoiarentzat eserita geratzea baino.  
  • Ariketa fisikoko eguneroko minutuak gehitzen laguntzen du. Pertsona askok 15 ordu igarotzen dituzte egunean eserita eta uste dute egunero ordu  bateko ariketa eginez “konpontzen” dutela. Oinez maizko ibilbideak egiteak, nahiz eta txikiak izan, zure osasuna zaintzen laguntzen du. 
  • Oinez ibiltzeak askoz ere inpaktu txikiagoa du artikulazioetan korrika egiteak eta kirol-ariketa gehienek baino, beraz, egokia da gehiegizko pisua duten pertsonentzat, sasoi gutxi dutenentzat eta baita kasu berezientzat ere, hala nola, erditzear dauden emakumeentzat edo lesio baten ondoren indarberritzeko. 
  • Zure burmuina oxigenatzen du eta pentsatzen laguntzen dizu. Kirolak gure ideiak argitzen laguntzen du, baina askotan intentsitate maila altuek egiten ari garen esfortzua mantentzeaz harago dagoen ezertan kontzentratzea galarazten digute. Ez da oinez ibiltzearen kasua…
  • Zure arnasketa kontrolatzea ahalbidetzen du, ez duena ariketaren intentsitateak zehazten, zure borondateak baizik. Estresari aurre egiteko dugun tresnarik hoberenetariko bat da. 
  • Ez du ekipamendu zehatzik behar. 20 minutu besterik ez badituzu atseden bat hartzeko, agian ez du merezi arropaz aldatzea, 5 minutu korrika egin eta beste 5 dutxatzeko. Baina egin dezakezuna da tarte hori aprobetxatu zure laneko jantziekin eta oinetako erosoarekin ibilaldi atsegin bat egiteko.
  • Lo hartzen laguntzen dizu… nahiz eta azken orduan izan. Kirol biziak aktibazio maila altua sortzen du. Horrek lo ondo hartzea oztopatzen diote askori entrenamendu bukaeratik hainbat ordu igaro arte. Ibilaldi batek, berriz, erlaxatzen laguntzen dizu eta “afaria jaisteko” ere ezin hobea da.

Gehiago itzuli