Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2013




NUTRIZIOA: Ez utzi bitaminei ihes egiten! Bitaminen abantaila guztiak aprobetxatzeko 7 trikimailu

NUTRIZIOA: Ez utzi bitaminei ihes egiten! Bitaminen abantaila guztiak aprobetxatzeko 7 trikimailu


ITURRIA: Sportlife
Kirolariek ezinbestekoak dituzte bitaminak. Jakin ezazu bitaminen abantaila guztiak nola aprobetxatu eta janaria egitean nola ez galdu.

  • Bitaminak konposatu konplexu eta ezegonkorrak dira; beraz, eragina izan dezaketen faktore asko daude, azkenik, elikagaietatik gure organismora igarotzen direnean.
  • Garrantzitsuena: ahal izanez gero, elikagaiak berezko egoeran, manipulatu gabe, hartu.
  •  Oro har, egunero barazki plater bi jan: barazki gordinen plater bat (entsaladan) eta barazki egosi eta lurrunduen beste plater bat, kolore biziei eutsiz.
  • Jaten ari zarenean, saia zaitez gutxi edaten eta jatordu artean, ordea, asko edan. Eduki ezazu beti
  • Botila bat ur zure ondoan bulegoko mahaian!
  • Egunero, gutxienez, lau fruta-ale jan, askotarikoak. 
  • Ez egosi elikagaiak 110 gradutik gora.
  • Ahal duzunean lekale eta zereal integralak erabili (are hobeto ekologikoak badira). Egoki eginda janez gero, bitaminen xurgapena inhibitzen duten fitatoak saihestuko ditugu. 
  • Egunero fruta gorrien ura hartu (masusta-gorriak, gereziak, ahabiak, masustak...).

Gehiago itzuli