Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2013




RUNNING: Nolako zapatilak behar ditut runninga egiteko? RUNNING: Nolako zapatilak behar ditut runninga egiteko? RUNNING: Nolako zapatilak behar ditut runninga egiteko?

RUNNING: Nolako zapatilak behar ditut runninga egiteko?


ITURRIA: Sportlife
Zapatilak ekipamendu garrantzitsuena dira runner edo korrikalarientzat, zeren aukera ona egiten badugu, hainbat lesio saihestuko baititugu. Artikulu honetan, kirol-dendara joan aurretik jakin behar duzun guztia gogoraraziko dizugu.

Runninga egiteko zapatilak erosteko egin beharreko lehenbiziko gauza zein gainazaletan  erabiliko dituzun erabakitzea da, zeren oinetakoen zola ezberdinak beharko baitituzu, entrenamenduak pistan, mendian, lurrean edo asfaltoan egingo badituzu.
Lehenbiziko urratsa egin ondoren, taila egokia hautatzen dugula ziurtatu behar dugu. Har ezazu astia taila egiaztatzeko eta ez zaitez fida kaleko zapatek edo zapatila zaharrek dakartzaten zenbakiekin. Jantzi oinetan eta behatz luzeenaren eta egiaztatu zapata-puntaren artean zentimetro-erdi inguru dagoela; horrela, ariketa egiten duzunean oina ez dela mugitzen ziurtatuko duzu eta, ondorioz, ez duzu lesioren bat eragin diezazukeen urraturik, babarik edo egonkortasun-arazorik izango. Modeloaren arabera orkoia desberdina denez, alboetan estu ez dituzula eta oinbularra finko duzula ziurtatu.

Kontuan hartu beharreko beste elementu garrantzitsu bat oinazpiko arkua nolakoa duzun jakitea da, zeren, horren arabera, seguruenik —baina ez beti—, zure zapaltzeko era nolakoa den jakingo baituzu. Nolako oinazpiko arkua duzun jakiteko, dutxatik ateratzen zarenean uzten duzun oinatzari erreparatu.  

 Oin arrunta: oinaren aurreko aldearen eta orpoaren artean lerro bat dago (arkuaren alboan), orpoaren aztarna baino estuagoa. Oin arrunta duenak, lurra ukitzen duenean, lehenbizi, orpoaren kanpoko aldea jartzen du eta, berehala, inklinatu egiten da apur bat barrurantz, behegainaren kontrako kolpea egoki onartu ahal izateko. Oinatza neutroa izaten da. Gomendatzen dugun oinetakoak egonkorra izan behar du eta pronazioa kontrolatzeko neurrizko kontrolak behar dituena.

 Oin laua: arrunta baino gutxiago nabarmentzen da. Oinutsik utzitako oinatzak zapataren aztarna ematen du. Pronaziorako joera izaten du (lehenbiziko ukitua orpoaren kanpoko aldearekin egiten da, baina oina gehiegi inklinatzen da barrurantz, behar baino gehiago). Gomendatzen dugun oinetakoak egonkortasuna eta pronazioa kontrolatu beharko ditu, zola-erdi irmoak erabiliz. Ez da komeni, inola ere, gehiegizko indargetzea duten eta egonkortasuna kontrolatzeko elementurik ez duten oinetakoak erabiltzea.
 Oin sakona: oinatzean orpoa eta oinaren aurreko aldea batzen dituen lerroa oso estua da, eta batzuetan lerrorik ere ez da izaten. Arkua garaia duten oinek nekez jasaten dute behegainaren kontrako kolpea eta supinatzaileak izan ohi dira. Gomendatzen den oinetakoak, indargetze ona edukiko du eta oso malgua izango da, berez murriztuak diren oinaren mugimenduak errazteko. Ez da komeni mugimendua kontrolatzeko eta egonkortasuna hobetzeko ezaugarriak dituzten oinetakoak erabiltzea, pronazioa eragozten baitute.

Azkenik, oinatz-mota izan behar dugu kontuan, hau da, “pronatzaileak”, supinatzaileak” edo “neutroak” garen jakin behar dugu. Korrika egiten dugunean, oinak hiru faseko mugimendua egiten du; lehenbizikoa behegainaren kontrako kolpea, bigarrena sostengua eta hirugarrena bultzada aurreko aldearekin. Ezberdintasun garrantzitsuena oinaren inklinazioa da, hau da, oina sostenguaren fasean norantz inklinatzen den. Inklinazioaren joera barruranzkoa bada, pronatzaileak izango gara eta kanporanzkoa bada supinatzaileak izango gara. Oinatz-mota neutroa dutenek ez dute oina alboetara inklinatzen, ez batera, ez bestera.

Gehiago itzuli