Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2013




OSASUNA: Zaindu itzazu hortz-haginak lesiorik ez izateko OSASUNA: Zaindu itzazu hortz-haginak lesiorik ez izateko

OSASUNA: Zaindu itzazu hortz-haginak lesiorik ez izateko


ITURRIA: Sportlife
Ba al zenekien kirol-errendimendua egokia izateko hortz-haginak zaindu behar dituzula? Artikulu honetan, kirolariok ahoa nola zaindu behar dugun azalduko dizugu.

Hortzetako arazoek eragina izan dezakete kirol-errendimenduan. Hortz osasuntsuak izatea oso garrantzitsua da, horregatik, Vitaldent enpresak hitzarmena izenpetu berri du COErekin, Espainiako eliteko kirolarien ahoa zaintzeko. Gustavo Camañas, Vitaldent-eko Zuzendari Medikoak kirolariok ahoa nola zaindu behar digun azaldu digu:

  • Joan zaitez dentistarengana sei hilabetetik behin. Txantxarrak eta infekzioek kontraktura muskularrak eragiten dituzte.
  • Hozka-arazoek, oklusio txarrak eragina dute orekan eta tentsioak eta kontrakturak eragiten dituzte eremu zerbikalean, eta horren ondorioz, muskulu-sistema osoan eraginak sor daitezke.
  • Kirolariak gaixotasun periodontala badu, bakterioak irentsiko ditu, infekzio sekundario periferikoak sor daitezke organo nagusietan eta, halaber, bihotz-asaldurak ere izan daitezke.
  • Kirol batzuetan, ahoko infekzioak izateko joera handiagoa da. Adibidez, kloroa daukan uretan arituz gero (igeriketa, waterpoloa...), luzera, hortzetako esmaltean kalteak sor daitezke eta kolpeak jasateko arriskua duten kirolak eginez gero (txirrinda, taldeko kirolak, kontaktu-kirolak...), komenigarria da aho-babeski pertsonalizatua erabiltzea, hau da, kolpearen ondorioz hortzak ez hausteko ferula.
  • Hortzak tentsiopean badituzu, deskarga-ferula berezia jartzeko aukera aztertu behar duzu zure dentistarekin. Hortzak estutzeak hortzen gainazalaren higadura latza eta mamurtzeko giharren hipertrofia eragin ditzake. Ondorioz, mina, patologia sekundarioak eta bruxismoa ere sor daitezke.
  • Hortz-haginen bat falta bazaizu, inplanteak jartzea aztertu behar duzu zure dentistarekin. Hortzak faltatzearen ondorioz, hortz-oklusio txarra sor daiteke eta, beraz, mamurtzeko arazoak, muskulu-uzkurdura errepikakorrak, buruko minak eta oreka-arazoak ere eragin daitezke.

Gehiago itzuli