Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2013




TXIRRINDULARITZA: Txirrindan norberaren azterketa egiteko trikimailuak TXIRRINDULARITZA: Txirrindan norberaren azterketa egiteko trikimailuak TXIRRINDULARITZA: Txirrindan norberaren azterketa egiteko trikimailuak

TXIRRINDULARITZA: Txirrindan norberaren azterketa egiteko trikimailuak


ITURRIA: Sportlife
Zerorrek egiazta dezakezu ondorengo sintometako bat baduzu. Jon Iribarrik gerta daitekeen arazoa eta arazo horren kausa edo jatorria azaldu digu. Zure ezaugarri fisikoen eta erabilera motaren araberako egokitzapena eginda, arazo gehienak konponduko dituzu.

Belaunezurreko zurdako mina, errotularen beheko aldean, alboetako baten muturrean.
Arazoaren diagnostikoa: belaunezurreko tendinosi distala.
Jatorria: pedalei ematean belaunezurraren mugimendua lerrokatua ez izatea.
→ Konponbidea: eserlekuaren altuera aldatzea, normalean altuago jarri ohi da.

 Oinazpiko mina edo gehiegizko berotasuna, behatzen parean. Zapatilaren zolarekin iltza sartzearen antzeko sentsazioa.
Arazoaren diagnostikoa: oinazpiko metatarsalgia.
Jatorria: oinazpiko presioa gaizki banatzea eta pedalkada gaizki egokitzea.
→ Konponbidea: oinazpiko euskarriak, ziklismoko berariazko barne-zolak.

 Mina belaunezurraren erdiko aldean, barruko partean, eta izterrezurra eta belaunezurra elkarrekin igurzten direnaren sentsazioa.
Arazoaren diagnostikoa: belaunezurreko kondromalazia.
Jatorria: pedalari ematean errotularen mugimendua gaizki lerrokatzea eraginez.
→ Konponbidea: belauna oinarekin eta mokorrarekin lerrokatzea

 Bizkarreko mina, seguruenik alboetako batean.
Arazoaren diagnostikoa: Eskoliosia.  
Jatorria: jaiotzatikoa edo txirrindan gorputz-jarrera txarra izatearen ondoriozkoa.
→ Konponbidea: eskulekua altxatzea, eserlekuaren eta eskulekuaren arteko aldea murriztea.

Lepoko ornoen aldeko mina.
Arazoaren diagnostikoa: gainkarga zerbikala.
Jatorria: gainkarga muskularra, gorputz-jarrera desegokiaren ondorioz, buruari eusten dioten giharren gehiegizko tentsioak eraginda.
→ Konponbidea: Eskulekua altxatzea edo potentzia murriztea.

Perineoan eta testikuluetan/bulban sorgorra edo mina sentitzea edota hematomak edo urradurak izatea.
Arazoaren diagnostikoa: presioa perineoan.
Jatorria: eserleku desegokia eta gehiegizko masa kargatzea aipatutako aldean.
→ Konponbidea: eserlekua aldatzea, pisuaren arabera eta neurri egokia hautatzea, pisua eserlekuaren atzeko aldean banatuz.

Giltzurrinetako muskuluen aldeko mina.
Arazoaren diagnostikoa: gainkarga lunbarra.
Jatorria: aipatutako eremuko giharretako gainkarga, gorputz-enborraren masa eskulekura ez finkatzeagatik edo hankak gehiegi luzatzeagatik.
Konponbidea: abdomena gogortzea eta eserlekua altuago jartzea.. 

Eskumuturretan eta ahurretan sorgorra edo mina sentitzea.
Arazoaren diagnostikoa: karpoko kanaleko sindromea.
Jatorria: gehiegizko presioa eskuak eskulekuan jartzean.
→ Konponbidea: potentzia gutxiagotzea eta eskulekuko pisua murriztea.

 Bizkarreko erdiko eta beheko aldeko min zorrotza.
Arazoaren diagnostikoa: hernia diskala / L5 / L4.
Jatorria: presio bertikala gaizki banatzea, ornoetarantz bideratuz.
→ Konponbidea: eserleku egokia hautatzea eta itzulera oso ondo doitzea.

 Belaun alboko mina edo asaldura kanpoko aldean.
Arazoaren diagnostikoa: tendinosi distala faszia latako tenkatzailean.
Jatorria: izterrezurraren mugimenduaren ez lerrokatzea pedalari ematean edo kalak desegoki jartzea.
→ Konponbidea: belauna mokorrarekin eta oinarekin egoki lerrokatzea, eta kalen posizio berrikustea.

 Juanikoteko mina oinazpiko aldean
Arazoaren diagnostikoa: bursitisa 1. metatarsoan.
Jatorria: presio handiegia juanikotearen aldean, oin sakonaren edo tibia bara-ren ondorioz.

→ Konponbidea: barne-zola ortopedikoak.
 Belaunaren barneko aldeko mina.
→ Arazoaren diagnostikoa: tendinosia “antzar-hanka” zurdan.
→ Jatorria: kalak gaizki jartzea.

Gehiago itzuli