Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2013




Mario Molaren trikimailuak Mario Molaren trikimailuak Mario Molaren trikimailuak

Mario Molaren trikimailuak


ITURRIA: Sportlife
Mario Molak Espainiari triatloieko lehen munduko txapelketa ematea lortu zuen junior mailan. 2010eko mundialeko proban 5. Geratu zen eta aurreko Jokuetan 19. lekuan. Hona hemen bere tri-kimailuak:

Txapelketetan beti bi bainu-txano  eramaten ditut eta betaurrekoak bien azpitik jartzen ditut hasierako zalapartan ez galtzeko. 

1. Garrantzitsua da txirrinda berraztertzea box-etan utzi aurretik, baina balaztak ere begiratzen ditut irteera aurretik, badaezpada ere.

2. Ez eman denborarik  trantsizioei, bilatu ikuste- erreferentzia handiak box-etan zure lekua aurkitzeko, esaterako pankartak edo zuhaitzak. Uretatik ateratzean ez da erraza izaten norbere zenbakia aurkitzea. Utzi dena prest, hobe betaurreko eta kaskoa elkarrekin uzten badituzu.

3. Ez ditut galtzerdiak erabiltzen, zapatiletan vaselina eta talko hauts asko jartzen dut korrika egiten dudanean ez molestatzeko. Neoprenoaren marruskatze guneetan ere baselina jartzen dut. Etxean soltean erosten dugu merkeago ateratzen baita.

4. Fruta 1, tostadak eta jogurta zerealekin. Esnea eta laranja zukua ekiditen ditut ez baitidate onik egiten.

5. Ahulaldiari aurrea hartu behar zaio. Beti ermaten ditut edari isotonikoa eta barra energetikoa aldean txirrinda aurretik eta bitartean hartzeko eta beti edaten dut.

6. Elektroestimulazioa erabiltzen dut hobeto leheneratzeko  entrenamendu bakoitzaren ostean eta horrela prest nago hurrengo egunerako. Nire gustokoenak leheneratze programa aktiboak eta plus-a dira eta ahalegin ondorengo leheneratzekoa, fisioarengana joatea bezala da. Compex Wireless berriaren abantaila, erabiltzeko praktikoagoa dela eta Leku gutxi hartzen duela eta beraz bidaietan nirekin eraman dezaket, kablerik ez duenez  askoz atseginagoa delarik.

Gehiago itzuli