Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 03-04-2017




Benetan dieta egin behar duzu?

Benetan dieta egin behar duzu?

ITURRIA: Sportlife
Osasun arazorik ez baduzu, baina aldizka pisuak esku artetik ihes egiten dizulako dieta egin behar baduzu, zerbait gaizki egiten ari zara. Azter ditzagun gaizki egiten ari zaitezkeen 3 gauza.
 
Askotan kontatu dizugu askoz ere gomendagarriagoa dela betirako manten ditzakezun ohitura onak errespetatzea  aldizkako dieta zorrotza egitea baino.

Ez zara zure burua ondo elikatzen ari.  Hau izan daiteke ageriko arrazoia, baina ez da beti hainbeste. Gehiegi jateak edo kalitate baxuko elikagaiak hartzeak loditzea eragiten dizu, baina gutxiegi jateak edo kaloria gutxiegi duten elikagaiak hartzeak antzeko fenomenoa eragin dezake. Dieta oso hipokalorikoak metabolismoa geldotzen du (zure gorputza “aurrezte moduan” jartzen du gosete egoera baten aurrea). Gutxi ahoratzen duzu, baina baita gutxi erre ere eta oharkabetzen zaren momentuan, gizendu egingo zara. Ziur ezagutzen duzula horrelakorik geratzen zaion norbait eta etengabe dieta egiten duena.
 
Zaudena baino argalago egon nahi duzu. Pertsona bakoitzak bere pisu ideala dauka eta 10 kiloko aldea izan dezake bere altuera bereko  beste batekin funtzio askoren arabera, esaterako, generoa, adina eta, batez ere, muskulu garapena. Nahiz kirol errendimenduagatik edo arrazoi estetikoengatik izan, zenbait pertsonek pisua galtzen jarraitu nahi dute… eta hori oso zaila da, bere organismoa ez baitago erreserba osasungarriei uko egiteko prest. Argaltzeko, dieta zorrotza egin behar dute eta entrenamendu maila igo. Lehen kasuan erortzea oso erraza da.

Zure kirol jarduera ez da egokia. Kasu ohikoena, egunero ariketa aerobiko leuna (ia beti berbera) egiten duten kirolariena da, “gantz-erretze zona” deritzon horretan. Hasi zirenean pisua galdu zuten, baina orain egonkortu egin dira. Are gehiago, egun pare bat atseden hartzen duten momentuan, gizendu egiten dira. Euren gorputza jarduerara ohitu dira, orain ia ahaleginik eskatzen ez diena, eta beraz, oso kaloria gutxi erretzen dituzte. Beste ohiko kasu bat, pisuak bakarrik egiten dituztenena da. Hasieran, beraiek ere pisua galdu zuten masa muskularra irabazi zutelako eta  beraz,  orain egunetik egunera,  kaloria gehiago erretzen dituzte … baina behin euren metabolismoa eta ahoratzea orekatu direnean, dieta egiten jarraitu behar dute argaltzen jarraitu nahi badute.

Gehiago itzuli