Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 03-04-2017




Korrika egin sasoian egoteko… Eta hobeto pentsatzeko!

Korrika egin sasoian egoteko… Eta hobeto pentsatzeko!

ITURRIA: Sportlife
Korrika egitea onuragarria da gure egoera fisikoarentzat, baina baita gure buruarentzat ere. Running-ak hobeto pentsatzen, antsietatea gutxitzen eta gure bikote harremana hobetzen ere zergatik laguntzen digun azalduko dizugu.

Jada askotan azaldu dizkizuegu korrika egitera ateratzeak dituen onurak.  Maila fisikoari dagokionez, nabaria da, running-a kaloria gehien kontsumitzen dituen ariketa kardiobaskularra da. Era berean, gainbehera fisikoa  %50 murrizten du, baina, ba al zenekien gainbehera psikologikoa ere gutxitzen duela? Eboluzioa eta bizi-itxaropena eta adin ertaineko 540 pertsonako bi talderi (korrikalariak eta ariketa fisikoa egiten ez dutenak) lotutako gaixotasunak alderatzen dituzten azterketa klinikoek hori baieztatu dute. Artikulu honetan lasterketa praktikatzera animatzen den ororentzat honek dituen onura “psikologiko” horietan oinarritu nahi gara.
  • Hobeto pentsatuko duzu: Minnesotako Unibertsitateko ikerketa batek ondorioztatu du ariketa fisiko bizia egiten duten pertsonek %20 azkarrago ikasten dutela eta epe luzera hobeto gordetzen dutela informazioa buruan. 
  • Antsietate gutxiago sentituko duzu: korrika egitea medikamentu asko baino askoz ere eraginkorragoa da antsietateari aurre egiteko, pentsamenduen kudeaketa freskatzen duelako eta kezkak burutik kentzen dituelako praktikatzen den bitartean.  
  • Hobeto lo egingo duzu: Stanfordeko Unibertsitateak egindako ikerketa batek aditzera eman duenez, korrika egiteak helduen insomnio arazoak hobetzen ditu mekanismo psikologiko (estresa hobetzen du eta antsietatea gutxitzen du) eta fisiologikoen bidez (giharren erlaxazioaren eta erregulazio termikoaren bidez). 
  • Animatuago egongo zara: ariketa fisikoa modu erregular batean egiteak endorfinak jariatzen ditu, "zoriontasunaren hormona", mina gutxitzeko eta plazera handitzeko boterea duena. Gainera, helburuak betetzeak zure buruarengan duzun konfiantza handituko du, hobeto sentitzen lagunduzko dizuna.
  • Zure  menpekotasunen aurka lagunduko dizu: tabakoa uztea edo dietan jartzea errazagoa da korrika egiten hasten bazara, ariketa bizia lasaigarri natural bat delako, mentalki indartsuago egiten zaituena. 
  • Zure bikote harremana indartzen lagun dezake: ez, ez zaitez oldartu horren gai eztabaidagarri eta maitekorra proposatzeagatik. Oliver Martinez kirol-psikologoak ikerketa bat zuzendu zuen Rexonarentzat. Bertan,  running-ak bikotearen lotura interpertsonalak indartu zitzakeela ondorioztatu zuen: "Entrenamenduan helburuak, erronkak eta motibazioak partekatzeak modu erabakigarri batean lagunduko du bikotea osatzen duten bi kideen artean  komunikazioa eta enpatia sustatzen, horrela, harremana sendotuz”. Bakoitzaren motibazioek bikotearen enpatia hobetzen dute. 

Gehiago itzuli