Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 03-04-2017




Otordu artean gizendu gabe mokadutxoak egiteko trikimailuak

Otordu artean gizendu gabe mokadutxoak egiteko trikimailuak

ITURRIA: Sportlife
Gure pisuan mantentzeko gakoa ez da gure otorduak zaintzea bakarrik… otordu artean jaten duguna kontrolatzea ere oinarrizkoa da. Otordu arteko mokaduak kontrolatu eta gizentzea ekiditeko trikimailuak ematen dizkizuegu. 

Dietak ez lirateke beharrezkoak izango, noizean behin “harrapatzen dugun guztia” jango ez bagenu. Adi hori ekiditeko trikimailu hauei: 
  1. Izan eskura elikagai osasungarriak. Kendu zure jaki-tokitik eta laneko tiraderatik jan behar ez duzuna. Horrela fruta edo barazki-makilatxoak jango dituzu gose zarenean. Fruitu lehorrak ere aukera ona dira. Baina kontuz kantitatearekin, kaloria asko baitituzte. 
  2. Mokadua egin aurretik ura edan. Batzuetan, pixka bat deshidratatuak gaudenean jateko joera izaten dugu. Txokolatearen gainean jauzi baino lehen baso bat ur edan eta 2 minutu itxaroteak duen eraginkortasunaz harrituko zara. 
  3. Ordezko osasungarriak pentsatu eta egin zerrenda bat. Adibidez, izozkia nahi baduzu, jogurt gaingabetu bat har dezakezu. Patata frijituak nahi badituzu, jan pistatxo batzuk. Hanburgesa batengatik hilzorian bazabiltza, presta ezazu xerra bat plantxan. Batzuetan elikagai jakin bat behar dugulako sentitzen ditugu gutiziak, baina elikagai horiek aukera osasungarriagoetan aurki ditzakegu.
  4. Hartu kafea edo tea. Gure aktibazio maila hobetzen dute eta mokadua hartzen dugunean bezalako gogobetetasun momentua sentiarazten digu. Eta azukrerik eta esnerik botatzen ez badiezu, ez dute kaloriarik. Kafeinak gehiegizko kitzikapena sortzen badizu, egin aproba Roiboosarekin. 
  5. Zure gutiziak prestatu. Zure buruari poztasun puntual eta programatua emateak (erabaki, adibidez, larunbat gauetan izatea) aste osoan zehar kontrolatzen lagunduko dizu. Baina zuk zeuk prestatu behar duzu! Zure janaria prestatzeak janari kaloriko horiek jateko gogoa baretzen du eta honela, osagai osasuntsuagoak eta arinagoak aukeratzen dituzula ziurtatuko duzu: oliba olioa, olo-irina, txokolate beltza, etc. 
Irtenbidea nahiko erraza da (idatziz jartzea esan nahi dugu, aplikazioa badakigu zailagoa dela). Adibidez, patata frijituak jateko irrika iristen bazaizu, etxean eginiko palomita batzuekin ordezkatzea proposatzen dizugu. Gantz gutxiago eta zuntz gehiago lortuko duzu, arto puztua denez, aireak bere bolumena handitzen du eta azkarrago betetzen zara. Bonboiak nahi dituzula… bada, gure kontraeskaintza txokolate beltz ontza on bat da, kalitate handiko flabonoideak, antioxidatzaileak eta energia emango dizun zoriontasun injekzio bat, Etxean egiteko mokaduen adibide gehiago proposatzen dizkizugu "Ez erori otordu arteko mokaduen alde iluenan” artikuluan. Gogoratu otordu artean “erortzen” denak zure dieta egitean jartzen duzun ahalegina honda dezakeela, beraz, kontuz ibili!.

Gehiago itzuli