Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-05-2017




Zenbat ur behar dugu?

Zenbat ur behar dugu?

ITURRIA: Sportlife
Guztiok dakigu ura ezinbestekoa dela, gure gaitasuna eta gorputz-errendimendua nabarmen gutxitzen dira deshidratazioarekin, baina zenbat ur edan behar dugu? eta batez ere, noiz da gehiegi?

Hilabete biziraun dezakegu jan gabe, baina urik gabe ezin ditugu 3 egun edo gutxiago egin tenperatura eta hezetasuna altuak badira. Badakigu urak gorputz tenperatura doitzen duela, artikulazioak mantentzen dituela, deshidratazioa ekiditen duela eta izerdiaren, gernuaren eta beste likidoen bidez toxinak kanporatzen laguntzen duela, baina ura edateak onura askoz gehiago ditu  osasunarentzat, adibidez, idorreria ekiditea, pisua galtzen laguntzea, umorea hobetzea...

Ariketa fisikoa egiterakoan mila aldiz azpimarratu digute zein garrantzitsua den hidratazioa mantentzea ariketa aurretik, bitartean eta ondoren, ur kopurua eguraldiaren eta ariketa mota eta iraupenaren arabera egokituz. Kirolean, hidratatzea entrenamendua, atsedena eta elikadura egokia bezain garrantzitsua da.

Zergatik? Pentsa ezazu  gaitasuna eta errendimendu fisikoa asko gutxitzen direla deshidratazioarekin, muskulu makineria martxan jartzean zelulei energia errazteko mekanismoak aktibatzen baitira eta beroaren gehikuntza gertatzen da, izerdia eragiten duena gorputza hozteko.

%2aren galerak (1,5 kg 70kg-ko pertsona batean) erresistentzia fisikoa eta uzkurdura muskularra %20 eta %30 bitartean gutxitzen ditu. Galera handiagoek sintoma ugari eragin ditzakete: buruko mina, zorabioa, gorakoa, desorientazioa, etab. eta ariketa egiten jarraitzen bada eta galdutako likidoak birjartzen ez badira, arazo larriak ager daitezke eta heriotza ere sor dezakete.

Errealitatean ez dago kirola egitean hidratatu behar dela entzun ez duen kirolaririk, soberan ohartaraziak gaude, eta mutur batetik, deshidratazioaren, beste muturrera jo eta “pasatzeko” arriskua dugu. 

Zenbat ur da gehiegi?
Ez da oso ohikoa, baina gehiegizko hidratazioak hiponatremia edo ur gehiegigatik intoxikazioa eragin dezake.  
Ura bakarrik kantitate handietan edaten denean gertatzen da, gatzik gabe, eta sodioa maila larrietaraino gutxitzen da, hortik izena (HIPO-Baxua, NATREMIA-Sodio tasa odolean).

Gorputzak ezin badu izerdia edo gernuaren bidez kirola egitean hartzen duzun likido guztia kanporatu odola diluitzen joaten da eta  zelulentzat ezinbestekoak diren mineralen kontzentrazioa gutxitu egiten da , sodioa, potasioa eta kloroa, esaterako. Likido estrazelularrean sodio kantitatea jaisten denean, ura zelulen barnera iragaten da sodio maila orekatzeko osmosi prozesuari esker. Honek zelulak urez gehiegi puztea eragiten du. Garuneko zelulak bereziki sentiberak dira hantura honekiko eta horrek hiponatremiaren sintoma okerrenetako asko eragiten ditu.

Hiponatremiaren sintoma ohikoenak:
  • Nahasmena, zorabioak
  • Dardarak
  • Nekea
  • Buruko mina
  • Suminkortasuna
  • Jateko gogorik eza
  • Karranpak edo muskuluen espasmo muskularrak
  • Muskuluen ahultasuna
  • Goragalea
  • Egonezina, haluzinazioak
  • Gorakoa

Gehiago itzuli