Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-05-2017




Bai, yo-yo efektuaren aurka borroka daiteke! Berriz ez gizentzeko gakoak

Bai, yo-yo efektuaren aurka borroka daiteke! Berriz ez gizentzeko gakoak

ITURRIA: Sportlife
Dieta baten ondoren, hainbeste izerdi eta malkorekin galdu ditugun kiloak berreskuratzera kondenatuak gaude?  Bada ez! Zientzialariek yo-yo efektuaren aurka borrokatzeko moduak daudela esaten digute. 

Yo-yo efektua ez da dagoeneko aitzakia ebolutiboa
Wikipediaren arabera, yo-yo efektua edo errebote efektua, gehiegizko dieta hipokaloriko baten ondoren gorputz pisuaren ondoz ondoko galera eta berreskuratzeak markatutako zikloari deritzo. “yo-yo dieta” terminoa Kelly D. Brownell-ek sortu zuen yo-yo jostailuaren gora eta beherako zikloarengatik. Antropologian eta elikaduran adituek, dieta murriztaile bat bukatu ondoren hartzen den pisu estra hori  biziraupen ebolutibo mekanismo bat martxan jartzeari egozten zioten. Biltzaile-ehiztari gineneko garaietako hondar bat, janari oparotasun eta urritasun garaiak tartekatzen zirenean, gantz gehiago gordetzen zuten izaki bizidunek garai txarretan bizirauten zuten. Tamalez, esan behar dizuegu hau ez dela guztiz horrela eta gantza zure gorputzari hain ondo itsasten dela azaltzeko, ezin duzula eboluzioaren miraria zarelako aitzakiaren atzean ezkutatzen jarraitu:
 
Ikerlan berri batek teoria hau gezurtatzen du
Ingalaterrako Exeter eta Bristoleko matematikari eta psikologoek burutu dute. Ikertzaileek eredu matematiko batekin lan egin zuten animaliekin, non janariaren oparotasun eta urritasun garaiak tartekatzen ziren, bizitza basatian gertatzen den bezala. Emaitzek frogatu zuten errepikatutako dieta murriztaileek pisu gehiago irabaztera eraman dezaketela horiek uztean, hain zuzen ere, baina hori eragin psikologiko baten ondorio da, kontrolik gabe jatera bultzatzen duena, garunak dietaren seinalea gosete moduan interpretatzen baitu eta gehiegi eta antsietatez jatea eragiten du dieta bukatzean. 
Zer egin dezakegu yo-yo efektua ekiditeko?
  • Dietista-nutrizionista on baten eskuetan jartzea aholkatu gaitzan, dieta bertan behera ez utzi eta mantentze-dieta jarraitu pisu osasungarrira iristean. 
  • Kirola argaltzeko ere egin. Horrela kaloria gehiago erre eta gosea ekiditeaz gain, masa muskularra irabaztean gastu kalorikoa handitzen duzulako. 
  • Borondatea landu, jaten eta modu osasungarrian bizitzen ikasteko eta dieta utzi ondoren, ohitura txarretara ez bueltatzeko.
Zergatik ez zaizkigu “kontu kalorikoak” ateratzen? 
Ikuspuntu teorikotik, pisua galtzea helburu nahiko erraza da. Baina praktikara eramatea eta esperotako emaitzak lortzea da benetan konplexua eta zaila dena. Pisu galera, barneratzen dena baino energia gehiago gastatzen denean bakarrik gertatzen da. Hala ere, hau mezu sinplea da gutxiago jan eta gehiago mugitzearen atzean dagoen konplexutasuna azaltzeko. Helburu interpertsonala da eta faktore askoren mende dago: elikadura, sasoia, generoa, klima hormonala…

Ez da hainbeste “zenbat galtzen dudan”, “nola galtzen dudan” baizik. Emaitza on bat lortu eta denboran zehar mantentzeko, ez dugu pisua azkar galtzeko helburuarekin estrategia, baliabide eta bidezidor ospetsuetara jo behar. Badakigu hauek epe motzean funtzionatzen dutela, baina baita epe ertain eta luzean porrot egiten dutela, eta gainera, gure osasuna, errendimendua eta sasoia oker dezakete. 

Pisua galdu eta gantza galdu terminoak esanahi berarekin erabiltzen dugu, baina oso kontzeptu ezberdinak dira. Dieta mirariak jarraitzen dituzten pertsonek pisua galtzen dute, baina muskulua eta hezur dentsitatea ere galtzeko aukera asko dituzte, eta hau da ekidin behar dena.  Helburua beti pisua galtzea izango da, baina osasuna galdu gabe. Hori lortzeko, onena kontsulta pertsonalizatu batera joatea da eta  gure Dieten atalean elikadurako profesionalek prestatutako dietak ere kontsulta ditzakezu. 
 

Gehiago itzuli