Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-05-2017




Metro eta erdian bizitza bat sartzen da

Metro eta erdian bizitza bat sartzen da

ITURRIA: Sportlife
Baina 150 zentimetro horiek guztiak eta bakoitza eskatu aurretik, txirrindulariok ere asko dugu esateko gure segurtasunari dagokionean.

Bereziki arduratuta nabil azken aldi honetan gure sare sozialetan (kirolariez beteta daudenak) gai honen inguruan hitz egitean ez dira ez bi, ez hiru, txirrindularien jokaerari buruz kexatuz agertzen diren iruzkinak.

Eta benetan hemendik hasi behar dira segurtasun gehiago izateko gure eskaerak pedalei eragiteko dugun pasioaz gozatzen dugunean. Txirringan gabiltzanean gure bizitzak babesteko lehen puntua zirkulazio arauak errespetatzea da. Txirrindulariok, onartu beharra dugu, gure mesederako interpretatzen ditugu. Ez da arraroa izaten espaloitik joaten denik ikustea, horrela abantaila badu, gidatzean edozein arduragabekeriaren aurrean oinezkoak arriskuan jarriz.

Guk geuk arriskua gutxitzearren asko egin dezakegu, baina nabarmentzen da oraindik ez garela kontzientziatu eta horren adibide bat, jende asko gidatzean oraindik ere beltzez jantzita joaten dela da, gidariek bera ikusteko duten aukerak gutxituz. Ez dut esaten txaleko hori bat jantzi behar dugunik, baina merkatuan ehunka aukera daude, mailotak, txaketak, txalekoak…kolore deigarriak dituztenak eta askotan islatzaileak direnak.

Hori esanda, argi geratzen da txirrindulariek axolagabekeria baten ondorioz istripu larria sor dezakegula, normalean txirringaren gainean goazenak gara galtzeko arrisku gehiena dugunak.  Zaurgarriak izateak ez digu arrazoia ematen arauak hausten ditugunean, noski, baina dauden arauak bete daitezen eskatzeko eta dagoeneko egiten ari diren moduan, zigorren gogortzea eskatzeko, hauek ez betetzea gure herrian gehiegitan gertatzen jarraitzen duten istripuen arrazoia direnean.

Ahalegin handia egiten ari gara aurreratzeko momentuan txirringa eta autoaren artean legeak ezartzen duen metro eta erdiko tartea bete dadin. 150 zentimetro horietan bizitza bat sartzen da eta horregatik, errepidean goazenean segurtasuna hobetzeko guztiok (txirrindulari eta gidariak)elkartzeko desirarekin, errespetatu dadin eskatzen dugu. Ez dago aurreratzerik beste aukera bati itxaron ezin diezaiokeenik. 

Gehiago itzuli