Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-05-2017




Zer da hobea sudurretik arnasa hartzea edo ahotik?

Zer da hobea sudurretik arnasa hartzea edo ahotik?

ITURRIA: Sportlife
Ohiko zalantza bat da kirolarien artean. Bada erantzuna ariketa egiten dugun intentsitatearen araberakoa da.

Ariketa intentsitate baxukoa denean, sudurretik arnasa hartzea da egokiena. Hala ere, intentsitatea handitzen doan heinean, beharrezkoa da ahotik airea sartzea, askoz ere aire gehiago sartzen baita. Horrela, ariketa indartsuaren aireztapen eskaera altuari erantzungo diogu eta ez da hain neketsua izango. Hala eta guztiz ere, ahal dugun guztietan, interesgarriena da airea sudurretik sartzea; horrela, airea berotu eta hezetu egiten baita eta aldi berean hautsa, polena eta beste partikula arrotz batzuk iragazten ditu, narritadura eta infekzioak izateko arriskua gutxituz.  

Gehiago itzuli