Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 06-06-2017




Lasterketa batetik hobeto leheneratzeko hasiberrientzako trikimailuak

Lasterketa batetik hobeto leheneratzeko hasiberrientzako trikimailuak

ITURRIA: Sportlife
Hasteko, helmuga igarotzean ez gelditu bat batean.

Eskakizun handiko ahalegina egin ondoren, ez zaitez inoiz gelditu. Jarraitu leun mugitzen, pultsazio maximoen %70aren inguruan. Honek odol zirkulazioa erritmo onean jarraitzea ahalbidetuko du, zure muskuluetatik laktatoa errazago eramatea lortuz birziklatzeko.

  • Edan gutxienez litro erdi ur eta ahal bada, askoz hobe edari isotonikoa. Likidoa giro-tenperaturan hartzea hobe.
  • Lasterketa ondoren, hidratatu, trostan egin leun 5-10 minutuz eta oso ondo luzatu. 
  • Lehen ordu erdian hartu proteina (baso bat esne, jogurta edo askoz hobe proteina irabiatu bat).
  • Kontuz masajeekin. Lehen oso modan zeuden lasterketa bat bukatzea, baina orain, jabetu dira drainatzekoak soilik direla gomendagarriak eta oso leunak badira bakarrik, deskarga masaje batentzat 48 ordu gutxienez itxaron behar dituzu.
  • Dutxa hotza zagoetan. Ur hotzak muskuluak uzkurtzera behartzen ditu, hauek odol-hodiak “zukutzen” dituzte, odola ateratzen, mugitzen eta hondakinak ezabatzen lagunduz. 
  • Astelehen goizean gihar-mina baduzu, atera zaitez trosta motz bat egitera (edo ibilaldia).  Horrela, azkarrago desagertzen lagunduko diezu. 
  • Ondoren, hartu atseden gutxienez pare bat egunetan (kirola egin nahi baduzu, hobe igeriketa edo txirringa). Gimnasiora bazoaz, eliptikoa egitea oso gomendagarria da. 
  •  Ez itzazu inoiz bi lasterketa egin bi igande jarraituetan. Nahiz eta lasterketa motzak izan (10 km edo gutxiagokoak) ez dituzu hilean bi baino gehiago egin behar ( 15 eguneko tartearekin). 

Gehiago itzuli