Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 06-06-2017




Non ezkutatzen da azukrea? “osasungarri faltsuen” arrisku ezkutuak

Non ezkutatzen da azukrea? “osasungarri faltsuen” arrisku ezkutuak

ITURRIA: Sportlife
Eguneko 25 gramo azukre ez gainditzeko MOEaren gomendioarekin betetzen duzu? Agian baietz uste izango duzu, baina azukrea dutenik sinesten ez dugu eguneroko janari askok badu.

MOEak argi uzten du, ez da eguneko 25 gramotik pasa behar, sei koilarakada inguru,jogurtari edo kafeari gehituz gero aztarna jarraitzen erraza, baina ¿zer gertatzen da elikagaien barnean dagoen azukrearekin?
  1. Guztiok dakigu, baina komeni da gogoraraztea gozokiak, opilak eta azukredun edariak direla kontrolatu behar ditugun azukre iturri nagusiak. 
  2. Almibarretako frutak  azukre asko du, hobe fruta naturala izatea eta latan erosten badituzu, bere zukuan joan daitezela, jarabe edo almibarrik gabe. 
  3. Ez erotu ere fruta kiloak jaten, azken finean azukrea eta ura dira, eta fruta guztiak ez dauka azukre kantitate bera, aukeratu adibidez, marrubia, sandia, muxika edo gereziak hobe  mahatsak, pikuak, mangoak edo platanoak baino.
  4. Bilatu “ gehitutako azukrerik gabe” etiketak, elikagai askok, gatzatuek ere, arto-jarabea, fruktosa, eztia, agabe-jarabea, etab. dituzte bere konposizioan, guztiak azukre formako karbohidratoak dira. 
  5. Kontuz “osasungarri faltsuekin”, elikagai askok zalaparta handiz iragartzen dute “%0 gantz”, oso kalorikoak diren azukre eduki handia ezkutatuz. 
  6. Eman lehentasuna karbohidrato konplexuei, zuntza duten elikagaiei edo integralei,  horiekin odoleko azukre mailaren igoera geldotzen da, azukre-tontor arriskutsuak ekidinez. 
Gozozalea bazara, aukeratu eztia, eztiak, behintzat, osasuna hobetzen laguntzen duten sustantziak ematen ditu eta energia ematen dizu modu naturalean. Azukre zuria benetan sakarosa da (%99) eta azukre- kanaberatik edo azukre-erremolatxatik ateratzen da, jatorrizko azukrea desnaturaltzen duen fintze prozesu konplexu baten bitartez. Energia bakarrik ematen du (4 kaloria gramoko) eta gozo zapore bizia.  Arazoa da, karbohidrato sinplea izanik, azkar xurgatzen dela eta glukosaren igoera azkarra sortzen duela odolean, ondorengo hipogluzemia arriskuarekin.  Zure dietak porrot egitea edo ariketan zehar "ahulaldi" gorrotatua eragin dezakeena.

Ez zaitez azukre beltzaz fida.
Biak, zuria eta beltza, azukre-kanaberatik edo azukre-erremolatxatik lortzen dira. Ezberdintasuna elaborazio prozesuan dago: kolore zuriak, sakarosa utzi arte araztea eskatzen du, azukre beltzari bere kolorea ematen dion melazaren hondarrak ezabatuz.

Azukre beltzak zuriak baino bitamina, mineral eta aminoazido gehiago ematen ditu (nahiz eta kantitate oso txikitan), baina berdin gizentzen du eta zuriak besteko indize gluzemiko altua du.

Indize gluzemiko altu honek odolean glukosaren igoera azkarra eragiten du eta ondorioz intsulinarena. “Ahulezia” eragin dezake. Batzuek melazak edo karamelua gehitzen dizkiote iluntzeko, beraz, kontuz.

Azukre beltzak ezpurutasun metalikoak izan ditzake ez delako guztiz findu. Epaia: eguneko 3 koilarakada baino gehiago ez! Ez baztertu zure dietatik, baina neurriz hartu.

Ez zaitez azukre beltzaz fida, osasungarriagoa izan daitekeen arren, zuriak beste gizentzen du eta indize gluzemiko altukoa da ere.

Gehiago itzuli