Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 06-06-2017




Teknologia berrien mende al dago zure umea?

Teknologia berrien mende al dago zure umea?

ITURRIA: Sportlife
Nola dakigu gure umea teknologia berrien mende dagoen? Antzeman horrela den eta zer egin dezakezun hortik libratzeko. 

Duela urte gutxi, 10 eta 12 urte arteko haurrentzako “opari izarra” bizikleta bat zen... orain, smartphone bat da. Teknologia berriek gure bizitzak goitik behera aldatu dituzte, baina oso eragin negatiboa izan dute haurrek ariketa fisikoari eskaintzen dioten denboran. Zure seme-alabengan honelako portaeraren bat antzematen baduzu, baliteke zerbait huts egiten ari izatea: 
  • Berandu oheratzen da Internetari edo sare sozialei konektatuta egoteko edo bideo-jokoekin jolasteko. 
  • Mugikorra gainean darama egun osoan eta estresatu egiten da begien bistatik galdu edo etxean ahazten badu. 
  • Lagunekin bideo-joko bati buruz etengabe hitz egiten ari da. 
  • Egunean ordu 1 baino gehiago igarotzen du mugikorra erabiltzen edo bideo-kontsolarekin jolasten. 
  • Kalera jolastera atera baino nahiago du etxean geratu tabletarekin, mugikorrarekin, telebistarekin, eta abar. 
  • Familian zerbait hartzera ateratzen zaretenean mugikorra eskatzen dizu jolasteko edo lagunekin txatean aritzeko.
Mugikorra, ordenagailua eta bideo-kontsola erabiltzen duen denbora kontrolatu beharko zenuke. Zure umeak 4 eta 12 urte bitartean baditu hoberena da erabilera hori asteburura mugatzea (ordu 1 egunean, larunbatean eta igandean). Erabilerak izaera hezigarria badu, luza daiteke, informazioa biltzeko eta zeregina osatzeko behar duen denboraren arabera.

Nerabeen kasuan konplexuagoa da, baina gomendio on bat da neska-mutilek beren logela barruan mugikorrarekin lo egitea, mugikorrarekin jatea edota eskolara eramatea saihestea. Era berean, saihestu bizimodu sedentarioari mesede egiten dioten opariak eta jo ohitura aktiboagoak bultzatzen dituzten aukeretara, hala nola, running-eko jokoak, zirkuituak eta irteerak bizikletarekin, patinak, pilotak edo erraketak. Oso erraza da kirolarekin ondo pasatzea aire zabalean eta onurak ikaragarriak dira! Eta garrantzitsuena: izan eredu. Gutxirako balioko du esaten duzunak, eguna telebistaren aurrean edo mugikorra eskuan duzula igarotzen baduzu. Sustatu jokoak eta ekintzak familian, aire zabalean posible den guztietan.

Nola dakit zein den kirolik hoberena nire umearentzat? 
Kirolera zaletzea gustatuko balitzaizu, kirol-jardueraren edo eskolaz kanpoko ekintzaren aukeraketa garrantzitsua da. Aukera desegoki, goiztiar edo haurrari ezarritako batek bere “kirol-espirituarekin”amai dezake.

Eta garrantzitsuena aukeratzerako garaian... bere gustuak!
Zure umeari ez bazaio egiten duen kirola gustatzen utzi egingo du, nahiz eta behin eta berriz esan. Oso positiboa da haurrak hainbat kirol probatzea benetan gustukoa duena aurkitu arte. Ezarri arau batzuk, baina utzi askatasuna aukeratzeko. 12-14 urte arte, hobea da aste berean oso kirol desberdinak konbinatzea, adibidez, bat bakarkakoa eta bestea taldekoa.

Jakina, adinaren araberakoa ere bada. 4 urte baino gutxiago baditu oraindik ez dago prest diziplina zehatz baten arauak bere egiteko eta akats bat litzateke horiek inposatzea, aske jolastu behar du. 4 eta 8 urte bitartean baditu, aldiz, mesede gehien egiten diona ariketa bizia da, "harrapatuko zaitut" erakoa. 8 eta 12 urtetik aurrera baliteke lehentasun argi bat edukitzea, baina ondo egongo litzateke aukera desberdinak probatzea gaitasun desberdinak lantzeko eta kirolari oso bat izateko, aurrerago zeinekin geratuko den aukeratuko duena.

Mugimenduaz disfrutatuko du, duen energia ugaria askatuko du eta ikaragarri ondo pasatuko du, ez soilik bere gaitasun fisikoa lantzen, baita psikikoa ere (geroz eta ugariagoak dira kirolak garunarentzako dituen onurak   nabarmentzen dituzten ikerketak), eta kirolak berekin dituen baloreak, hala nola, adiskidetasuna edo konpromisoa bereganatuko ditu.

Gehiago itzuli