Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-07-2017




Horrelakoa da zure izaera zure entrenamendu kamisetaren kolorearen arabera

Horrelakoa da zure izaera zure entrenamendu kamisetaren kolorearen arabera

ITURRIA: Sportlife
Zure kirol-armairua aztertzen hasten bazara, kolore nagusiren bat egongo da segur aski eta gehiago baliatzen zara berdeaz, urdinaz, beltzaz... Bada kolore nagusi horrek asko esan dezake zure izaeraz! 

Esadazu zer kolorerekin entrenatzen duzun... Eta zer lortuko duzun esango dizut. 
Entrenatzerako garaian aukeratzen duzun arropa eta osagaientzako koloreak asko diote zuri buruz, TomTom-ek jasotako Russel Hills doktorearen ikerketa baten arabera. Beste gauza bitxi askoren artean, antropologoa ohartu zen boxeoa, taekwondo eta borroka librea bezalako kiroletan gorriz jantzitakoek gehiagotan irabazten zituztela borrokaldiak urdinez jantzitakoek baino. 

KOLOREA IZAERAREN TRAZUAK Modu naturalean kolore hau aukeratzen baduzu entrenatzeko...

GORRIA Menderatzailea /Erasotzailea / Sentibera
Irekia. Ez zaitu ezerk geldiaraziko gainerakoak aurreratzeko igandean parkearen inguruan egindako 10 km-ko lasterketa horretan.  

URDINA Itxia/ Intelektuala / Gurariazkoa / Zehatza
Taldeko antolatzailea zara, entrenamendu programa zorrotz batean interesatua. Entrenatzen bezainbeste ordu igarotzen dituzu zure entrenamendua organizatzen. 

HORIA Lagunartekoa / Gogotsua / Adierazkorra
Taldean gehien hitz egiten duzuna zara, zuretzako kirola ekintza sozial bat da eta izugarri disfrutatzen duzu. 

BERDEA Maitekorra / Eraman handikoa /Animatzailea
Denek behar duten sostengua zara beraien entrenamendu programa betetzeko.

LARANJA Abenturazalea / Espontaneoa / Arriskuaren zalea
Ez zara geratzen eta zure instintuak jarraitzen dituzu, konfiantza handiarekin zure buruarengan. 

GRISA Orekatua / Laguntza behar ez duena / Independentea
Fidagarria. Beti kontrolpean, ez duzu inoiz plan bat bertan behera uzten. Oso zorrotza zara zure buruarekin.  

BELTZA Autoritarioa / Boteretsua / Indartsua
Egonkorra. Taldeko liderra zara eta non eta nola entrenatzen duzun kontrolatzea gustatzen zaizu... zuk eta zure lagunek.

ARROSA Lasaia / Txeratsua / Ulerkorra
Energia suspergarria eskaintzen duzu, baretasun efektu bat eskaintzen duzu eta pertsona perfektua zara korrika egiteko edo entrenamendu luze bat egiteko zure ondoan. 

ZURIA Baketsua / Ilusioa duena / Argitasun mentala duena
Lasaitasuna mantentzen duzu lehiaketa eta entrenamenduetan. Gainera, ideia argitasuna partekatzen duzu zure lagunekin.

Gehiago itzuli