Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-07-2017




Hidratazioa eta errekuperazioa. Adituaren aholkuak

Hidratazioa eta errekuperazioa. Adituaren aholkuak

ITURRIA: Sportlife
Hidratazio egoera optimoa mantentzea da lesioak prebenitzeko gakoa, ez ahaztu 

Hidratazio egoera optimoa mantentzea lesioak prebenitzeko gakoa da, muskuluak beti ondo hidratatuta egon behar du. Hidratatu nahi dugunean ura edaten dugu, baina ariketa biziaren ondoren berriz hidratatu eta indarrak berritu nahi baditugu, gomendagarria da likido isotoniko bat edatea. 

Mariona Violánek azaltzen digu, kirolaren medikuntzan eta kirol elikaduran eta osasunarentzako ariketa preskripzioan aditua Imesport, Bartzelonako Teknon Zentro Medikuan.

“Giza gorputza mugitzeko eta aktiboa izateko genetikoki diseinatua dago. Kaltegarriagoa da sedentarioa izatea kirolaria izatea baino. Kirola egiteak, gure gorputzaren oinarrizko gaitasun fisikoak mantentzen laguntzen digu, metabolismoa, bihotz eta arnasketako ahalmena eta funtzio kognitiboak hobetzen ditu eta prebentzio eragina du bularreko edo koloneko minbiziaren eta gaixotasun metaboliko eta kardiobaskularren aurrean (Mendebaldean heriotza-kausa nagusia)”.

“Kirol jardueran zehar deshidratatu egiten gara bide ezberdinetatik: arnasketa maiztasuna gehitzean galtzen dugun izerdia eta ura, gorputz tenperaturaren erregulazioa. Gainera, urak muskuluetako zelulen hoztean eta elikagaiak euren barnera iristean parte hartzen du, erabakigarria da hondakin sustantziak kanporatzeko, zuntz muskularren eta artikulazioen funtzionamendu zuzena mantentze du eta ezinbestekoa da odoleko elektrolitoak doitzeko. Kirola egin aurretik, bitartea eta ondoren hidratatu behar da”.

“Edari isotoniko batek uraren eta elektrolitoen xurgatzeari laguntzen dio eta nekea prebenitzen du, bere helburu nagusiak, odoleko glukosa maila mantentzea glukogeno gordailuen hustea atzeratzeko, entrenamenduan zehar izerdiaren bitartez galdutako elektrolitoak berritzea eta deshidratazioa ekiditeko ura birjarri.

“Ordu betetik gorako ariketa fisikoaren ondoren likido isotonikoa hartzea errekuperatzeko eta berriz hidratatzeko gomendioa da, beraz, 0,0 garagardo isotoniko bat hartzea egokia izango litzateke entrenamendu edo lasterketa baten ondoren garagardo bat nahi dutenentzat. Baina beti alkoholik gabe, honek deshidratazioa mesedetzen baitu, basodilatazioa handitzen du eta ez dio termorregulazioari laguntzen, beraz, ez da kirolaren ondoren gomendatzen”.

“Kirolaren ondoren garagardo bat hartzea (hirugarren denbora edo kirolaren alderdi soziala) aukera oso hedatua da. Gomendioa litzateke,  garagardoa beti alkoholik gabekoa izatea, eta hobeto isotonikoa bada.  Garrantzitsua da azpimarratzea kirolaren ostean errekuperazioa gakoa dela datozen egunetan entrenatzen jarraitzeko”.

“Udan deshidratazioa askoz ere handiagoa da tenperatura igoera eta hezetasunagatik. Aire librean entrenatzea ekidin behar da ordu eguzkituenetan eta hidratazio maila handitu behar da (entrenamenduaren aurretik, bitartean eta ondoren)”.

Gainera,  0,0 garagardo isotoniko bat % 100 osagai naturalekin kirol-osteko edarien barnean aukera naturala da.

Gehiago itzuli