Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-07-2017




Hogi integrala ez da zuria baino hobea

Hogi integrala ez da zuria baino hobea

ITURRIA: Sportlife
Weizmann Institutuko zientzialariek Israelen egindako ikerketa baten arabera.  

Batez ere gurea bezalako herrialdeetan, non ogia oinarrizko elementua den. Ez da ezkutatu behar azken urteotan nolabaiteko eztabaida izan dela bere osagaien egokitasunaren inguruan balio nutrizional egokiak lortze aldera.

Asko hitz egin da gaiari buruz, baina orain arte ez genuen Weizmann Institutuko zientzialariek egindakoa bezalako ikerketa hain osorik. Elikagai txuri eta integralek giza gorputzean duten eragina konparatu dute.

Ogiak mirkrobioman duen eragina ezagutzeko lan egin dute, hau da, gizakien hestean bizi diren mikrobio sortan duen eragina ezagutzeko. Esperimentuan, ikertzaileek partaideak bi taldetan banatu zituzten. Lehenengoak, aste batean zehar ogi txuri gehiago jan zuten eta bestea, gauza bera egin zuen ogi integralarekin. Bi aste ogirik jan gabe pasa ondoren, prozesua errepikatu zuten beren dietak trukatuz.

Ikerketa aurretik eta iraun zuen denboran zehar, adituek zenbait parámetro neurtu zituzten, glukosa maila, funtsezko mineralak, kolesterola, giltzurruneko eta gibeleko entzimak eta ehuneko inflamazio eta kalteen hainbat markatzaile. Era berean, partaideen mikrobiomen konposizioa aztertu zuten.

Ikerketen emaitza harrigarria da eta zalantza jartzen du orain arte hogi integralari emandako balio osasungarria. Israeleko institutoko zientzilari taldeak ondorioztatu du balioztatutako irizpide batek ere ez duela ogi bat bestea baino osasungarria dela ziurtatzea ahalbidetzen.

Proiektuaren ikertzaile liderretako batek, Eran Sagalek, dionenez, eurak izan dira analisi klinikoen emaitzekin lehen harrituak. “Gure aurreikuspenen aurka, ez zen alde kliniko esanguratsurik egon bi ogi mota hauen artean neurtu genituen edozein parametroetan".
Hala ere, euren aurreko lan batzuetan oinarrituz- pertsona bakoitzak dieta berarekiko erantzun gluzemiko ezberdina duela aurkitu zutenetan-, adituek zerbait konplexuagoa gertatzen ari litekeela susmatzen dute.

Odoleko azukre maila neurtzean behatu zuten partaideen erdiak gutxi gorabehera hobeto erantzuten ziotela ogi zuri prozesatuari eta beste erdiak, gari osoko ogiari. Lortutako datuekin, ikertzaile taldeak algoritmo bat sortu du, dietan ogi mota aldatzeak nola eragin dezakeen aurresateko gai dena.

Orain arte, jakien elikadura- balioak berdin aplikatzen zitzaizkien pertsona guztiei. Horren ondorioz, autoreek “potentzialki oso garrantzitsu” bezala nabarmentzen dituzte lan honen ondorioak.

Ikerketaren buruan izan den beste ikertzaileetako batek, Eran Elinayk, ondorioztatu du "emaitzek paradigma berri baterantz seinalatzen dute: pertsona ezberdinek modu ezberdinean erantzuten dute elikagai berdinak jatean”.

Zuen artean ikastunen bat balego, esteka honetan ikerketa osoa utzi dizuegu Cell Metabolism-en argitaratua Volume 25, Issue 6, p1243–1253.e5, 6 June 2017.

Gehiago itzuli