Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-07-2017




Zure indarra eta oreka  hobetzen dituen yoga jarrera: Belea

Zure indarra eta oreka hobetzen dituen yoga jarrera: Belea

ITURRIA: Sportlife
Oreka eta nolabaiteko indar mailak bateratzen dituen yoga jarrera bat, zure burua desafiatzeko primeran etor dakizukeena.  

Belearen jarrera edo kakasana praktikaren poderioz lortzen den yoga asana bat da, beraz, ez galdu itxaropena hasieran lortzen ez baduzu!

Hasieran ohikoena da ez lortzea. Izan ere, gorputzaren pisua besoen gainean erortzen da, batik bat eskumuturretan. Horregatik, gomendagarria da goi-atalean nolabaiteko indar maila batekin hastea. Egia da jarrera honen gakoa oreka dela eta corearen indarrak ere asko eragiten du. Aomm.tv-ko  adituek jarrera hau lortzeko gakoak ematen dizkigute pausuz pausu, presta zaitez! 

Belearen oinarrizko jarrerarekin hasiko gara, berarengana iristen saiatuko gara gure sentsazioei jarraituz eta beraiekin jolastuz pixkana-pixkanaka aurrera egiteko. Ez itzazu etapak erre nahi denbora baino lehen, badaude jarrera batzuk, hau bezalakoak, besoen orekan oinarritzen direnak, praktika behar dutenak. Eta ez itsutu, gogoratu yoga jarrera hau edo bestea lortzea baino askoz ere harago doala! 

Egitea
Bila dezagun euskarri puntu bat, geroz eta distantzia handiago egon hatz lodiaren eta txikiaren artean, orduan eta palanka hobea egin ahalko dugu, zabaldu besoak sorbalden alturan. Besoak tolesten ditugu belaunak ukalondoetan bermatzeko moduan eta hankak besoetara hurbiltzen ditugu belauna ukalondoaren kontra ondo ezarrita dagoela sentitu arte. Gera zaitez puntu honetan oraindik jarrera ondo kontrolatzen ez baduzu. Behin sostengu on bat lortuta, aurrerantz mugitzen gara. 

Rafak dioen moduan, gure irakasleak, jendeak presa handia izaten du alderantzikatu batean sartzeko, kontua da salto bat egin behar baduzu ez zaudela prest jarrera horretara heltzeko. Mugitu aurrerantz eta behin ezin duzula gehiago aurreratu, probatu hanka baten euskarria kentzen eta ondoren bestea. 

Euskarrien garrantzia oinarrizkoa da jarrera hau mantentzeko. Zaindu asko lurzoruarekin kontaktua ez galtzea eta jaramon egin ondorengo akatsak ez egiteko: 
  • Ez xahutu energia jarreran sartzean. 
  • Ez behartu lepoa, ez da sudurra bihotzera eramaten dena, bihotza da sudurrera eramaten dena. 
  • Hurrengo pausuak eman aurretik egokitu zaitez beraietara. 
Jarrera zailago batera joan nahi baduzu... 
Hankak elkartuta mantentzen badituzu eta euskarri puntua aldatzen baduzu, hankak aktibitate handiagoa eskatzen du eta gorputzaren pisua ardatzetik kanpo dago, zailtasuna handitzen duena. Jada Belea ezin hobeki menderatzen baduzu, jarrera honetara igaro zaitezke, Belearen alboko jarrera edo Parsva Kakasana izenekoa. 

Jarreraren onurak
  • Besoak, pektoralak eta bizkarreko muskuluak indartzen ditu. 
  • Dortsalak, deltoideak eta trapezioak suspertzen ditu. 
  • Lepoko muskuluek ere lan egiten dute, aurrealdera begira tentsioan mantendu behar izateagatik. 
  • Birika-edukiera hobetzen du. 

Gehiago itzuli