Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-07-2017




Pasta ondo prestatzeko trikimailuak

Pasta ondo prestatzeko trikimailuak

ITURRIA: Sportlife
Prestatzen erraza da, baina pastak ere badu bere teknika. 

  • Saltsa lehenengo prestatu beti, pastari itxaron behar dio. Gehienez 5-6 osagai izan behar ditu zaporea gordetzeko. Pasta luzearentzat, osagaiak julianan edo luzeran moztuta egon behar dute; eta pasta motzarekin, 0,5 cm inguruko dadoetan. 
  • Egosi eltze handi batean, ertz altuak dituena eta nahiko urarekin (gutxi gorabehera, litro bat anoa/pertsona). 
  • Ura irakiten dagoenean, bota 7 gramo gatz lodi eta 100 gramo pasta pertsonako. Ez da beharrezkoa olio edo gurinik gehitzea.
  • Eragin egosten den bitartean ez itsasteko eta dastatu maiz “al dente” geratzen direla ziurtatzeko. Egosteko denbora egokia 8 eta 10 minutu bitartekoa da. 
  • Ez utzi geldirik eta ez ur hotzik bota. Pasta xukatu eta gorde ur bero pixka bat saltsari gehitzeko eta nahasi. 
  • Bota saltsa eta jarri sutan zerbitzatu aurretik zaporea hartzeko eta ongi fusionatuak geratzeko. 
  • Espagetiak hartzeko, hobe da ez moztea eta koilara bat erabiltzea biribilkatzeko. 
  • Gazta birrinduak ondo laguntzen die barazki edo haragi saltsei

Gehiago itzuli