Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-09-2017




Bateraezinak dira korrika egitea eta edoskitzea?

Bateraezinak dira korrika egitea eta edoskitzea?

ITURRIA: Sportlife
Runninarekiko zure pasioa zure haurtxoaren lehen hilabeteekin nola bateratu.

Egunez egun gehiago dira behin erditzetik errekuperatu direnean bere forma onena berreskuratzeko korrika egiteari ekiten dioten emakumeak eta euren seme-alaba jaio berriei bularra ematen dieten bitartea egiten dute. Honek arriskurik badu haurtxoarentzat?  Ez, izan ere, kirolak esnearen produkzioa handitzen du kalitatea kaltetu gabe. 

Prolaktina hormonak, ama esnea produzitzeko oinarrizkoa dena, nabarmen gehitzen da amak ariketa fisikoa egiten badu. Hori bai, kirolari bat ondo hidratatua egotea beti garrantzitsua bada, edoskitzean dauden emakumeen kasuan are gehiago.

Entrenatzera irteteko garai egokienari dagokionez, adituek bularra eman ondoren egitea gomendatzen dute, ez alderantziz . Ariketa fisikoaren aurretik egiten baduzu, esnearen zaporea alda liteke (baina ez bere efektu elikagarria).

Garrantzitsua da azpimarratzea kalitate handiko kirol bularretako espezifikoa eramatea beharrezkoa dela. Honela, babesa ziurtatzen duzu eta bularreko muskuluei eragingo dien nahasteak ekidin ahal izango dituzu eta beraz, edoskitze prozesuari.

Gehiago itzuli